Izen ofiziala: Arabiar Emirerri Batuak. | Jentilizioa: emirerribatuar. | Populazioa: 2.195.000 (1995). | Azalera (km2): 83.600. | Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 25,3.
| Hiriburua: Abu Zabi (abuzabiar). | Hizkuntza ofiziala: arabiera. | Erlijio ofiziala: islama. | Erlijioak: % 94,9 musulman (% 80 sunni, % 20 xii), % 3,8 kristau, % 1,3 beste. | Moneta: dirham emirerribatuarra (1$=3,67 dirham; 1995-X-6). | Mugak: IM-an Katar; H-an eta M-an Saudi Arabia eta E-an Oman.

 

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 45 Bangladesh, India, Pakistan eta Sri Lankako errefuxiatu; % 25 arabiar; % 17 irandar; % 8 bestelako afrikar eta asiar; % 5 europar eta iparramerikar.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 84 hiritar, % 16 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 24 (1995).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,5 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 3 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 29 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 70,4 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 74,7 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 31,3; 15-29 bitartean % 18,5; 30-44 bitartean % 31,4; 45-59 bitartean % 15,6; 60-74 bitartean % 2,8; 74tik gora % 0,5.

Analfabetismo-maila (%): 20,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Dubai: 585.189 (1989); Abu Zabi: 363.432 (1989); Al-Ain: 176.411 (1989); Ash-Sharigah: 125.000 (1980); Ras-al-Khaimah: 42.000 (1980).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: 7 emirerriren federazioa: Kontseilu gorena (40 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 7 emirrerri.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 38.720.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 22.470 $ (1993).

Kanpo-zorra: 1.067.000.000 $ (1991).

Inportazioak: 23.833.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 20.906.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 42,4; oinarrizko manufakturak % 21,4; janaria eta abereak % 13,5; produktu kimikoak % 8,8; mineralak % 1,3; erregaiak % 1,1.

Esportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina % 65,6; petrolio ez diren gaien esportazio eta berresportazioa % 34,4.

Baliabide nagusiak: Petrolioa: 77 milioi tona; Arrainak: 70.000 tona.