Izen ofiziala: Afrika Erdiko Errepublika. | Jentilizioa: afrikaerditar. | Populazioa: 3.141.000 (1995). | Azalera (km2): 622.436. | Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 5. | Hiriburua: Bangi (bangiar). | Hizkuntza ofizialak: frantsesa eta sangoa. | Erlijioak: % 40 protestante, % 28 katoliko, % 24 sinesmen tradizional, % 8 musulman. | Moneta: CFA frankoa (1$=501,49 franko; 1995-X-6). | Mugak: I-an Txad; M-an Kamerun; H-an Kongo eta Zaire; E-an Sudan.

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 23,7 baya, % 23,4 banda, % 14,7 mandjia, % 6,5 sara, % 31,7 beste
Populazioaren banaketa lurraldean: % 38,9 hiritar, % 61,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 21,6 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 5,8 (1992).
Heriotza-tasa (milako): 20,7 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 102 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 44,7 urte (1990-95).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 49,4 urte (1990-95).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 43,2; 15-29 bitartean % 27,5; 30-44 bitartean % 15; 45-59 bitartean % 9,2; 60-74 bitartean % 4,1; 74tik gora % 0,8.
Analfabetismo-maila (%): 40 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bangi: 451.690 (1988); Berberati: 41.891 (1988); Buar: 39.676 (1988); Bambari: 38.633 (1988); Bossangoa: 31.504 (1988).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (85 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 16 probintzia eta hiriburua.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 1.267.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 390 $ (1993).
Kanpo-zorra: 797.200.000 $ (1993).
Inportazioak: 144.493.000 $ (1994).
Esportazioak: 161.961.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 22,2; garraio-ekipamendua % 16,6; produktu kimikoak % 13,7; erregaiak % 11.
Esportatutako produktu nagusiak: diamanteak % 52,5; zura % 27; kafea % 6,6; kotoia % 6,3.
Baliabide nagusiak: Manioka: 708.000 tona; Kafea: 18.000 tona; Kotoia: 13.000 tona; Behi-azienda: 2,1 milioi buru; Zura: 3,1 milioi m3; Diamanteak: 4000.000 kilate; Elektrizitatea: 75 milioi kWh.