![]() |
Izen ofiziala: Albaniako Errepublika. | Jentilizioa: albaniar. | Populazioa: 3.412.000 (1995). | Azalera (km2): 28.748. | Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 118,7. | Hiriburua: Tirana (tiranar). | Hizkuntzak: albaniera (ofiziala) eta grekoa. | Erlijioak: populazioaren gehiengoa sinesgabea da. Sinestunetan % 65 musulman, % 20 ortodoxo, % 13 katoliko eta % 2 bestelakoak dira.. | Moneta: lek-a (1$=93,65 lek; 1995-X-6). | Mugak: I-an Montenegro eta Serbia; E-an Mazedonia, H-an Grezia; M-an Adriatiko itsasoa. |
Talde etniko nagusiak: % 98 albaniar, % 1,8 greko, % 0,1 mazedoniar,
% 0,1 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 37 hiritar, % 63 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 18,4 (1991).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,9
(1993).
Heriotza-tasa (milako): 5,4 (1991).
Haurren heriotza-tasa (milako): 30 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 70 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 76,2 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 33; 15-29
bitartean % 28,9; 30-44 bitartean % 18,5; 45-59 bitartean % 11,7; 60-74
bitartean % 5,9; 74tik gora % 2.
Analfabetismo-maila (%): 8,2 (10 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tirana: 243.000 (1990); Durres: 85,400
(1990); Elbasan: 83.300 (1990); Shkoder: 81.800 (1990); Vlore: 73.800 (1990).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara
legegile bakarrekoa (140 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 26 probintzia.
Barne-produktu gordina: 1.163.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 340 $ (1993).
Kanpo-zorra: 861.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 601.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 141.300.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua
% 31,8; janari-edariak, abereak eta tabakoa % 25,5; manufakturak % 18,9;
erregaiak % 10,9.
Esportatutako produktu nagusiak: manufakturak % 45,3; erregaiak %
26,7; janari-edariak, abereak eta tabakoa % 14,3.
Baliabide nagusiak: Garia: 589.000 tona; Artoa: 306.000 tona; Behi-azienda:
672.000 buru; Ardi-azienda: 1,4 milioi buru; Petrolioa: 3 milioi tona; Elektrizitatea:
3.000 milioi kWh; Kromoa: 397.000 tona.