Izen ofiziala: Andorrako Printzerria edo Jaurerria. | Jentilizioa: andorratar. | Populazioa: 62.900 (1995). | Azalera (km2): 468. | Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 134,4. | Hiriburua: Andorra la Vella (andorratar). | Hizkuntzak: katalana (ofiziala), gaztelania, frantsesa eta portugesa. | Erlijio ofiziala: ez dago (katolizismoak trataera berezia du). | Erlijioak: % 92 katoliko, % 0,5 protestante, % 0,4 judu, % 7,1 beste. | Moneta: ofizialik ez; pezeta eta libera erabiltzen dira. | Mugak: Katalunia eta Frantzia

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 46,4 espainol, % 28,3 andorratar, % 11,1 portuges, % 7,6 frantses, % 1,8 britainiar, % 0,5 alemaniar, % 4,3 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 62,5 hiritar, % 37,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 8,1 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,7 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 2,4 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 6,4 (1994).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 76 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 82 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 16,3; 15-29 bitartean % 27,7; 30-44 bitartean % 27,2; 45-59 bitartean % 15,1; 60-74 bitartean % 9,9; 74tik gora % 3,8.
Analfabetismo-maila (%): 0.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Andorra La Vella: 22.387 (1993); Les Escaldes: 13.177 (1993); Encamp: 9.654 (1993).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: printzerri parlamentarioa, ganbara legegile bakarrekoa (28 kide).
Estatuburua: Frantziako lehendakaria eta Urgelgo apezpikua.
Gobernuburua: gobernuburua.
Banaketa administratiboa: 7 udalerri.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 1.010.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 15.411 $ (1993).
Kanpo-zorra: 132.000.000 $ (1992).
Inportazioak: 1.158.000.000 $ (1992).
Esportazioak: 41.900.000 $ (1992).
Inportatutako produktu nagusiak: jantziak % 10,3; ekipamendu elektriko eta elektronikoa % 10,2; garraio-ekipamendua % 8,8; lurrinak eta kosmetikoak % 5,5; edari alkoholikoak % 5,3; esnekiak % 5; makineria eta ekipamendua ez-elektrikoa % 4,7.
Esportatutako produktu nagusiak: jantziak % 24,8; ibilgailuak eta ordezko piezak % 19,4; ur minerala % 8,2; egunkariak eta aldizkariak % 4,9.
Baliabide nagusiak: Turismoa (urtean 7 milioi bisitari inguru), zigiluak, irrati-difusiozko emisorea eta abeltzaintza (behi- eta ardi-aziendak).