Mugak: I-an Georgia; E-an Azerbaijan; H-an Iran eta Azerbaijan; M-an Turkia. |
Izen ofiziala: Armeniako Errepublika. Jentilizioa: armeniar. Populazioa: 3.548.000 (1995). Azalera (km2): 29.800. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 119,1. Hiriburua: Erevan (erevandar). Hizkuntzak: armeniera (ofiziala) eta errusiera. Erlijioak: sinestunak armeniar apostolikoak dira gehienbat. Moneta: drama (1$=400 dram; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 93,3 armeniar, % 2,6 azerbaijandar, % 4,1 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 68,7 hiritar, % 31,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 7 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,6 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 6,5 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 21 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 68,4 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,4 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 30,1; 15-29 bitartean % 24,4; 30-44 bitartean % 22,4; 45-59 bitartean % 12,3; 60-74 bitartean % 8,6; 74tik gora % 2,2.
Analfabetismo-maila (%): 1,2 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Erevan: 1.283.000 (1991); Kumairi: 163.000 (1989); Kirovakan: 76.000 (1989).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (190 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 3 hiri eta 37 nekazal barruti.
Barne-produktu gordina: 2.462.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 660 $ (1993).
Kanpo-zorra: 140.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 334.000.000 $ (1995).
Esportazioak: 103.000.000 $ (1995).
Inportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 51,2; makineria % 10,2; industri produktu ez-metalurgikoak % 2,5; produktu kimikoak % 1,9.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria % 26,5; industri produktu ez-metalurgikoak % 15,5; produktu kimikoak % 6; metal ez-burdinazkoak % 6.
Baliabide nagusiak: Barazkiak: 589.000 tona; Zerealak: 270.900 tona; Mahatsa: 143.7000 tona; Fruta: 155.100 tona; Eskorta-hegaztiak: 6.731.200; Ardi-azienda: 686.5000 buru; Zementua: 1.465 Mt; Elektrizitatea: 10.433.000 kWh.