|
|
Mugak: I-an Txekiar Errepublika eta Alemania; M-an Liechtenstein eta Suitza; H-an Italia eta Eslovenia; E-an Hungaria eta Eslovakia. |
Izen ofiziala: Austriako Errepublika. Jentilizioa: austriar. Populazioa: 8.063.000 (1995). Azalera (km2): 83.858. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 96,2. Hiriburua: Viena (vienar). Hizkuntzak: alemana (ofiziala), hungariera, esloveniera, kroaziera eta turkiera. Erlijioak: % 78 katoliko, % 8,6 sinesgabe eta ateo, % 4,8 luterano, % 2 musulman, % 0,2 judu, % 6,4 beste. Moneta: txelin austriarra (1$=10,04 txelin; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 93,4 austriar, % 2,5 Jugoslavia ohiko biztanle, % 1,5 turkiar, % 0,7 alemaniar, % 1,9 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 55,5 hiritar, % 44,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 1,5 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,5 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 10,1 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 72,9 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 79,4 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 17,8; 15-29 bitartean % 21,1; 30-44 bitartean % 23,5; 45-59 bitartean % 18,2; 60-74 bitartean % 13,3; 74tik gora % 6,1.
Analfabetismo-maila (%): 0.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Viena: 1.539.848 (1991); Graz: 237.810 (1991); Linz: 203.044 (1991); Salzburg: 143.978 (1991); Innsbruck: 118.112 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika federala; bi ganbara legegile (63 eta 183 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: kantzelaria.
Banaketa administratiboa: 9 land.
Barne-produktu gordina: 195.600.000.000 $ (1994).
Per capita errenta: 19.756 $ (1994).
Zor publikoa: 88.149.000.000 $ (1992).
Inportazioak: 55.200.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 44.900.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 39,5; produktu kimikoak % 9,8; jantziak % 4,8; elikagaiak % 4,5.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 38,9; papera eta eratorriak % 5,9; burdina eta altzairua % 5,3.
Baliabide nagusiak: Garia: 1,4 milioi tona; Ardoa: 3,5 milioi hl; Behi-azienda: 2,5 milioi buru; Txerri-azienda: 3,9 milioi buru; Elektrizitatea: 50.000 milioi kWh; Altzairua: 5,2 milioi tona; Turismoa: 12 milioi bisitari.