Izen ofiziala: Bahametako Commonwealtha.

Jentilizioa: bahamar.

Populazioa: 276.000 (1995).

Azalera (km2): 13.939.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 19,8.

Hiriburua: Nassau (nassautar).

Hizkuntza ofiziala: ingelesa.

Erlijioak: % 55,2 protestante ez-anglikano; % 20,1 anglikano; % 18,8 katoliko; % 5,9 beste.

Moneta: dolar bahamarra (1$=1 dolar bahamar; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 85 beltz, % 12 zuri, % 3 asiar edo mestizo.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 86 hiritar, % 14 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 13,5 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,9 (1994).

Heriotza-tasa (milako): 5,4 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 23 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 67,7 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,5 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 29,3; 15-29 bitartean % 28,6; 30-44 bitartean % 23,2; 45-59 bitartean % 11,6; 60-74 bitartean % 5,1; 74tik gora % 2,2.

Analfabetismo-maila (%): 7,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Nassau: 172.196 (1990); Freeport: 26.574 (1990); Marsh Harbour: 3.611 (1990); Bailey Town: 1.490 (1990); Dunmore Town: 1.219 (1990).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (16 eta 49 kide h.h.).

Estatuburua: Britainia Handiko monarka, gobernadore nagusiak ordezkatua.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 20 irla edo irla-talde.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 3.059.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 11.500 $ (1993).

Zor publikoa: 1.463.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 1.155.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 250.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: petrolioa % 34,3; makineria eta garraio-ekipamendua % 14,5; elikagaiak % 11,3; produktu kimikoak % 9,1.

Esportatutako produktu nagusiak: produktu kimikoak % 50,8; erregaiak % 24,4; hormonak % 4,3; itsaskiak % 3; rona % 2,2.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zitriko eta barazkiak), basogintza, arrantza (krustazeoak), industria (zementua, petrolio-errefinategiak, botikagintza) eta turismoa.