Izen ofiziala: Bahreingo Estatua.

Jentilizioa: bahreindar.

Populazioa: 579.000 (1995).

Azalera (km2): 694,2.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 834,1.

Hiriburua: Al-Manamah (manamahar).

Hizkuntzak: arabiera (ofiziala) eta ingelesa.

Erlijio ofiziala: islama.

Erlijioak: % 81,8 musulman ( % 57,2 xii, % 24,5 sunni), % 8,5 kristau, % 9,7 beste.

Moneta: dinar bahreindarra (1$=1 dinar; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 63,6 bahreindar arabiar; % 30,3 persiar, indiar, pakistandar, eta beste asiar; % 3,5 arabiar, % 1,2 europar, % 1,4 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 90,3 hiritar, % 9,7 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 23 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,9 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 4 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 18 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 71 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 76 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 32,3; 15-29 bitartean % 22,7; 30-44 bitartean % 30,6; 45-59 bitartean % 10,1; 60-74 bitartean % 3,6; 74tik gora % 0,7.

Analfabetismo-maila (%): 14,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Al-Manamah: 140.401 (1992); Rifaa: 45.956 (1991); Al-Muharrak: 45.337 (1991); Madinat Isa: 34.509 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: monarkia; aholku-kontseilua (30 kide).

Estatuburua: emirra.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 9 eskualde, estatus bereziko 2 hiri eta zenbait irla.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 4.283.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 7.870 $ (1993).

Kanpo-zorra: 2.670.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 4.114.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 3.250.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: petrolio gordinaren eratorriak % 36,5; makineria eta garraio-ekipamendua % 26; produktu kimikoak % 7; janari eta abereak % 6,5.

Esportatutako produktu nagusiak: petrolioaren eratorriak % 76,2; oinarrizko manufakturak % 16.

Baliabide nagusiak: Datilak: 40.000 tona; Petrolioa: 2.100.000 tona; Aluminioa: 140.000 tona; Elektrizitatea: 1.800 milioi kWh.