Mugak: I-an eta M-an: India; H-an: Bengalako golkoa; E-an: India eta Birmania

Izen ofiziala: Bangladesheko Herri-Errepublika.

Jentilizioa: bangladeshtar.

Populazioa: 120.093.000 (1995).

Azalera (km2): 147.570.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 813,8.

Hiriburua: Daka (dakatar).

Hizkuntzak: bengaliera eta ingelesa (ofizialak) eta urdua.

Erlijio ofiziala: islama.

Erlijioak: % 88,3 musulman, % 10,5 hindu, % 0,6 budista, % 0,3 kristau, % 0,3 beste.

Moneta: taka (1$=40,2 taka; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 98,8 bengaliar, % 1,2 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 17,7 hiritar, % 82,3 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 23 (1995).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,1 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 11 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 108 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 57 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 45,1; 15-29 bitartean % 25,2; 30-44 bitartean % 16,2; 45-59 bitartean % 8,1; 60-74 bitartean % 4,3; 74tik gora % 1,1.

Analfabetismo-maila (%): 61,9 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Daka: 6.105.169 (1991); Txitagong: 2.040.663 (1991); Khulna: 877.388 (1991); Rajshahi: 517.136 (1991); Mymensingh: 185.517 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (330 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 5 probintzia.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 25.882.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 220 $ (1993).

Kanpo-zorra: 13.048.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 4.316.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 2.497.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: ehunak eta oihalak % 25,1; makineria eta garraio-ekipamendua % 10,6; petrolioa eta petrolioaren eratorriak % 7,3; produktu kimikoak % 5,7; burdina eta altzairua % 3,2; zerealak eta eratorriak % 1.

Esportatutako produktu nagusiak: jantziak % 60,2; arrain eta itsaskiak % 10,8; jutezko produktuak % 10,2; larru eta larrukiak % 6,7; jutea % 2,7; tea % 1,9.

Baliabide nagusiak: Arroza: 26,6 milioi tona; Jutea: 816.000 tona; Tea: 42.000 tona; Behi-azienda: 23 milioi buru; Arrainak: 830.900 tona; Elektrizitatea: 5.900 milioi kWh.