|
|
![]() |
Izen ofiziala: Belauko Errepublika. Jentilizioa: belautar. Populazioa: 16.900 (1995). Azalera (km2): 488. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 34,6. Hiriburua: Koror (korortar). Hizkuntza ofizialak: belauera eta ingelesa. Erlijioak: % 40,8 katoliko, % 24,8 protestante, % 24,8 sinesmen tradizional, % 9,6 beste. Moneta: dolar estatubatuarra. |
Talde etniko nagusiak: % 83,2 belautar, % 9,8 filipinar, % 2 bestelako mikronesiar, % 1,2 txinatar, % 0,8 zuri, % 3 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 59,6 hiritar, % 40,4 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 16 (1995).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,9 (1995).
Heriotza-tasa (milako): 6,6 (1995).
Haurren heriotza-tasa (milako): -.
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 69,1 urte (1995).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 73 urte (1995).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 30,3; 15-29 bitartean % 27,8; 30-44 bitartean % 22,8; 45-59 bitartean % 10,5; 60-74 bitartean % 6,4; 74tik gora % 2,2.
Analfabetismo-maila (%): 2,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Koror: 10.500 (1992).
Gobernu-mota: errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (14 eta 16 kide h.h.).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 16 estatu eta zenbait irla.
Barne-produktu gordina: 81.800.000 $ (1994).
Per capita errenta: 5.000 $ (1994).
Kanpo-zorra: 100.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 40.000.000 $ (1993).
Esportazioak: 600.000 $ (1989).
Inportatutako produktu nagusiak: elikagaiak eta nekazaritzarako lehengaiak % 28,9; makineria eta garraio-ekipamendua % 24,5; produktu kimikoak eta eratorriak % 4.
Esportatutako produktu nagusiak: elikagaiak eta nekazaritzarako lehengaiak % 69,1; manufakturak % 30,9.
Baliabide nagusiak: azukre-kanabera, kakaoa, bananak, ebano-zura, fosfatoak eta turismoa.