Mugak: I-an: Mexiko; H-an eta M-an: Guatemala; E-an: Karibe itsasoa. |
Izen ofiziala: Belize. Jentilizioa: belizetar. Populazioa: 216.000 (1995). Azalera (km2): 22.965. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 9,4. Hiriburua: Belmopan (belmopandar). Hizkuntzak: ingelesa (ofiziala), gaztelania, zenbait hizkuntza indiar eta garifunera. Erlijioak: % 57,7 katoliko, % 34,3 protestante, % 1,7 bestelako kristau, % 6,3 beste. Moneta: dolar belizetarra (1$=2 dolar belizetar; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 43,6 mestizo (espainol-indiar), % 29,8 kreol (beltzak), % 11 maia indiar, % 6,7 garifuna (beltz eta indiarren mestizoak), % 3,9 zuri, % 5 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 46,9 hiritar, % 53,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 29,6 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,2 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 6,1 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 33 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 66 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 70 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 43,9; 15-29 bitartean % 27,9; 30-44 bitartean % 14,9; 45-59 bitartean % 7,2; 60-74 bitartean % 4,5; 74tik gora % 1,6.
Analfabetismo-maila (%): 4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Belize: 47.723 (1993); Orange Walk: 11.922 (1993); San Ignacio: 9.702 (1993); Corozal: 7.644 (1993); Belmopan: 3.853 (1993).
Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (9 eta 29 kide h.h.).
Estatuburua: Britainia Handiko monarka, gobernadore nagusiak ordezkatua.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 6 barruti.
Barne-produktu gordina: 499.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 2.440 $ (1993).
Kanpo-zorra: 180.300.000 $ (1994).
Inportazioak: 65.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 119.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamenduak % 27; manufakturak % 19,8; janari eta abereak % 14,4; produktu kimikoak % 11,8.
Esportatutako produktu nagusiak: azukrea % 31,5; jantziak % 15,4; bananak % 9,2; zitrikoak % 6,7; otarrainak % 4,7; berresportazioak % 13,3.
Baliabide nagusiak: Azukrea: 110.000 tona; Zitrikoak: 60.000 tona; Artoa: 20.000 tona; Behi-azienda: 51.000 buru.