Mugak: I-an: Niger eta Burkina Faso; E-an: Nigeria; H-an: Gineako golkoa; M-an Togo. |
Izen ofiziala: Beningo Errepublika. Jentilizioa: benindar. Populazioa: 5.409.000 (1995). Azalera (km2): 112.680. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 48. Hiriburua: Porto Novo (portonovoar). Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), fonera eta yorubera. Erlijioak: % 62 sinesmen tradizional, % 23,3 kristau, % 12 musulman, % 2,7 beste. Moneta: CFA frankoa (1$=501,49 franko; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 25 fon, % 13,5 yoruba, % 11,8 gun, % 11,8 bariba, % 10,7 adja, % 7 somba, % 4,4 aizo, % 2,9 mina, % 2 dendi, % 10,9 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 30,8 hiritar, % 69,2 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 29 (1992).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,2 (1992).
Heriotza-tasa (milako): 15 (1992).
Haurren heriotza-tasa (milako): 86 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 49 urte (1992).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 52 urte (1992).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 47,4; 15-29 bitartean % 25,57; 30-44 bitartean % 14,4; 45-59 bitartean % 8,1; 60-74 bitartean % 3,7; 74tik gora % 0,8.
Analfabetismo-maila (%): 63 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Cotonu: 533.212 (1992); Porto Novo: 177.660 (1992); Jugu: 132.192 (1992); Abomey: 125.565 (1992); Paraku 106.708 (1992).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (82 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 6 probintzia.
Barne-produktu gordina: 2.182.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 420 $ (1993).
Kanpo-zorra: 1.409.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 605.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 366.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: manufakturak % 30,7; elikagaiak % 19,4; makineria eta garraio-ekipamendua % 14,5; produktu kimikoak % 7,1; edariak eta tabakoa % 7,1.
Esportatutako produktu nagusiak: berresportazioak % 67,2; kotoia % 24,2; petrolio gordina % 4,7.
Baliabide nagusiak: Artoa: 350.000 tona; Manioka: 600.000 tona; Palmondo-olioa: 40.000 tona;
Kotoia: 44.000 tona; Behi-azienda: 930.000 buru; Ardi-azienda: 1,1 milioi buru; Elektrizitatea: 5 milioi kWh.