|
|
Mugak: I-an: Txina; M-an: Txina eta India; H-an eta E-an: India. |
Izen ofiziala: Bhutango Erresuma. Jentilizioa: bhutandar. Populazioa: 1.600.000 (1995). Azalera (km2): 47.000. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 34. Hiriburua: Tinbu (tinbutar). Hizkuntzak: Dzongkha (tibeteraren dialektoa, ofiziala) eta nepalera. Erlijio ofiziala: Mahayana budismoa. Erlijioak: % 69,6 budista, % 24,6 hindu, % 5 musulman, % 0,8 beste. Moneta: ngultrum-a (1$=33,9 ngultrum; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 50 bhutia, % 35 gurung, % 15 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 6,2 hiritar, % 93,8 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 23,4 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 5,4 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 15,4 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 124 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 51,2 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 50 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 40,3; 15-29 bitartean % 26,4; 30-44 bitartean % 16,5; 45-59 bitartean % 10,5; 60-74 bitartean % 5,2; 74tik gora % 1,1.
Analfabetismo-maila (%): 67,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tinbu: 30.340 (1993); Puntsoling: 10.000 (1982).
Gobernu-mota: monarkia konstituzionala, ganbara legegile bakarrekoa (152 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: monarka.
Banaketa administratiboa: 18 barruti.
Barne-produktu gordina: 253.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 170 $ (1993).
Kanpo-zorra: 83.300.000 $ (1993).
Inportazioak: 90.000.000 $ (1992).
Esportazioak: 63.000.000 $ (1992).
Inportatutako produktu nagusiak: petrolioaren eratorriak % 5,9; ibilgailuak eta ordezko piezak % 5; arroza % 3,5; burdinazko eta altzairuzko produktuak % 1,8; ehunak % 1,4; makineria % 0,5.
Esportatutako produktu nagusiak: energia elektrikoa % 29,4; zura eta zurezko manufakturak % 17; fruta eta barazkiak % 11,1; zementua % 10,4.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (artoa eta arroza), abeltzaintza eta meatzaritza (kobrea, zinka eta grafitoa).