Mugak: I-an Letonia eta Errusia; E-an Errusia; H-an Ukraina eta M-an Lituania eta Polonia. |
Izen ofiziala: Bielorrusiako Errepublika. Jentilizioa: bielorrusiar. Populazioa: 10.332.000 (1995). Azalera (km2): 207.600. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 49,8. Hiriburua: Minsk (minskar). Hizkuntzak: bielorrusiera (ofiziala), errusiera, ukrainera, poloniera eta lituaniera. Erlijioak: sinestunak bielorrusiar ortodoxoak dira gehienbat. Moneta: errublo bielorrusiarra (1$=11.500 errublo; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 77,9 bielorrusiar, % 13,5 errusiar, % 3 ukrainar, % 0,7 judu, % 4,9 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 70,3 hiritar, % 29,7 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): -1,1 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,9 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 12,4 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 16 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 66 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,7 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 23,2; 15-29 bitartean % 21,5; 30-44 bitartean % 22,1; 45-59 bitartean % 16,5; 60-69 bitartean % 10,1; 69tik gora % 6,6.
Analfabetismo-maila (%): 2,1 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Minsk: 1.671.000 (1992); Jhomel: 517.000 (1992); Vitebsk: 373.000 (1992); Mahilion: 364.000 (1992); Hrodno: 291.000 (1992).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (260 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: Sobiet Goreneko lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 6 probintzia.
Barne-produktu gordina: 29.306.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 2.840 $ (1993).
Kanpo-zorra: 1.489.400.000 $ (1994).
Inportazioak: 3.038.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 3.680.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: petrolioa, gas naturala eta metalak % 81,3; industriarako produktuak eta kontsumo-ondasunak % 18,7.
Esportatutako produktu nagusiak: erregaiak, gasolina, polietilenoa, hozkailuak, metalak eta telebistak % 66,4; traktoreak, potasioa, ongarriak eta kontsumo-ondasunak % 33,6.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (lihoa, patata, zerelak eta azukre-erremolatxa), abeltzaintza (behi-aziendak) eta industria (petrokimika, elektromekanikoa, elektronikoa eta zementua).