Mugak: I-an Burkina Faso eta Mali; M-an Ginea eta Liberia; H-an Gineako golkoa eta E-an Gana. |
Izen ofiziala: Boli Kostako Errepublika. Jentilizioa: bolikostar. Populazioa: 14.253.000 (1995). Azalera (km2): 322.463. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 44,2. Hiriburua: administratiboa: Yamussukro (yamussukroar); legegilea: Abijan (abijandar) . Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala) eta hainbat kwa hizkuntza. Erlijioak: % 38,7 musulman, % 20,8 katoliko, % 17 animista, % 13,4 ateo, % 5,3 protestante, % 3,4 beste. Moneta: CFA frankoa (1$=501,49 franko; 1995-X-6). |
Talde etnolinguistiko nagusiak: % 41,8 akan, % 16,3 boltatar, % 15,9 malinke, % 14,6 kru, % 10,7 hegoaldeko mande, % 0,7 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 40,9 hiritar, % 59,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 34,8 (1990-95).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 7,4 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 15,1 (1990-95).
Haurren heriotza-tasa (milako): 92 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 53,6 urte (1988).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57,2 urte (1988).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 46,8; 15-29 bitartean % 27,3; 30-44 bitartean % 15; 45-59 bitartean % 7,5; 60-74 bitartean % 2,8; 74tik gora % 0,6.
Analfabetismo-maila (%): 59,1 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Abijan: 2.168.000 (1990); Buake: 329.850 (1988); Daloa: 121.842 (1988); Korhogo: 109.445 (1988); Yamussukro: 106.786 (1988).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (175 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 50 departamendu.
Barne-produktu gordina: 8.416.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 630 $ (1993).
Kanpo-zorra: 10.551.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 1.815.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 3.140.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina eta errefinatua % 22,5; makineria eta garraio-ekipamendua % 21,2; elikagaiak % 16,6; botikak % 5,7; plastikoak % 3,3; papera eta eratorriak 2,9; produktu kimikoak % 2,6; burdina % 2,5.
Esportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 53,1; petrolioaren eratorriak % 11,2; zura eta zurezko produktuak % 9,7; kotoia eta kotoizko jantziak % 5,2.
Baliabide nagusiak: Arroza: 500.000 tona; Kafea: 265.000 tona; Kakaoa: 750.000 tona; Bananak: 130.000 tona; Palmondo-olioa: 167.000 tona; Zura: 115 milioi m3; Petrolioa: 350.000 tona; Elektrizitatea: 2.190 milioi kWh.