Mugak: I-an eta M-an Kroazia; E-an Serbia; H-an Montenegro eta Kroazia.

Izen ofiziala: Bosnia-Herzegovinako Errepublika.

Jentilizioa: bosniar.

Populazioa: 3.459.000 (1995).

Azalera (km2): 51.129.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 67,7.

Hiriburua: Sarajevo (sarajevoar).

Hizkuntza ofiziala: serbokroaziera.

Erlijioak: % 40 musulman, % 31 serbiar ortodoxo, % 15 katoliko, % 4 protestante, % 10 beste.

Moneta: ez dago (Jugoslaviako dinar berria erabiltzen da).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 49,2 musulman, % 31,3 serbiar, % 17,3 kroaziar.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 47,9 hiritar, % 52,1 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 7,7 (1993).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,6 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 7,5 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 11,6 (1995).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 72,7 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 78,4 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 23,4; 15-29 bitartean % 26,5; 30-44 bitartean % 22,8; 45-64 bitartean % 16; 64tik gora % 11,3.

Analfabetismo-maila (%): 14,5 (10 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Sarajevo: 415.631 (1991); Banja Luka: 142.634 (1991); Zenica: 96.238 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, bi ganbara legegilekoa.

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 109 barruti.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 10.667.000.000 $ (1990).

Per capita errenta: 2.454 $ (1990).

Kanpo-zorra: 2.900.000 $ (1989).

Inportazioak: 158.000.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 45.000.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: erregaiak % 31,6; lehengaiak % 26,8; oinarrizko manufakturak % 17,5; kontsumo-ondasunak % 13,3.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria % 20,8; produktu kimikoak % 9,4; jantziak % 9,2; altzariak % 5.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, patatak, erremolatxa, tabakoa, frutak), meatzaritza (burdina, kobrea, zilarra, beruna), abeltzaintza (ardi- eta txerri-azienda), basogintza (pinuak, izaiak, pagoak, aritzak) eta industria (siderurgia, ehungintza, larrugintza).