Mugak: I-an eta M-an Namibia; H-an Hegoafrikar Errepublika eta E-an Hegoafrikar Errepublika eta Zimbawe. |
Izen ofiziala: Botswanako Errepublika. Jentilizioa: botswanar. Populazioa: 1.549.000 (1995). Azalera (km2): 581.730. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 2,7. Hiriburua: Gaborone (gaboronetar). Hizkuntzak: ingelesa (ofiziala) eta tswanera. Erlijioak: % 49,2 sinesmen tradizional, % 29 protestante, % 11,8 afrikar kristau, % 9,4 katoliko, % 0,6 beste. Moneta: pula (1$=2,8 pula; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 75,5 tswana, % 12,4 shona, % 3,4 boskimano, % 2,5 hotentot, % 1,3 ndebele, % 0,6 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 27,1 hiritar, % 72,9 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 30,5 (1992).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,8 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 6,6 (1992).
Haurren heriotza-tasa (milako): 43 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 59,5 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 65,6 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 43,2; 15-29 bitartean % 28,5; 30-44 bitartean % 16,5; 45-59 bitartean % 7,9; 60-74 bitartean % 3,2; 74tik gora % 0,7.
Analfabetismo-maila (%): 30,2 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Gaborone: 133.791 (1991); Francistown: 65.026 (1991); Selebi-Phikwe: 39.769 (1991); Molepolole 36.928 (1991); Kanye: 31.341 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (46 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 11 barruti eta 9 hiri.
Barne-produktu gordina: 3.631.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 2.590 $ (1993).
Kanpo-zorra: 537.500.000 $ (1992).
Inportazioak: 1.606.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 1.800.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta ondasun elektrikoak % 18,8; janari-edariak eta tabakoa % 18,7; metala eta eratorriak % 10,8; garraio-ekipamenduak % 10; produktu kimikoak eta kautxua % 9,4; ehunak eta oinetakoak % 7; zura eta papera % 5,7; erregaiak % 5,5.
Esportatutako produktu nagusiak: diamanteak % 78,8; kobre eta nikel sulfuroak % 7,2; okela % 3,5.
Baliabide nagusiak: Behi-azienda: 2,7 milioi buru; Ahuntz-azienda: 700.000 buru; Diamanteak: 5,1 milioi kilate; Nikela: 19.000 tona.