Mugak: I-an Guyana Frantsesa, Surinam eta Venezuela; E-an Atlantiar Ozeanoa; H-an Uruguay, Argentina eta Paraguay; M-an Bolivia, Peru eta Kolonbia.

Izen ofiziala: Brasilgo Errepublika Federala.

Jentilizioa: brasildar.

Populazioa: 161.800.000 (1995).

Azalera (km2): 8.511.996.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 19.

Hiriburua: Brasilia (brasiliar).

Hizkuntza ofiziala: portugesa.

Erlijioak: % 70 katoliko, % 19 protestante, % 11 beste.

Moneta: real-a (1 $=0,96 real; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 54 brasildar zuri, % 39 mulato eta mestizo, % 5,9 beltz, % 0,9 asiar, % 0,2 amerindiar.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 77,6 hiritar, % 22,4 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 21 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,4 (1994).

Heriotza-tasa (milako): 9 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 58 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 57 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 67 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 31,8; 15-29 bitartean % 28,5; 30-44 bitartean % 21,2; 45-59 bitartean % 11,4; 60-74 bitartean % 5,7; 74tik gora % 1,4.

Analfabetismo-maila (%): 16,7 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Sao Paulo: 9.393.753 (1991); Rio de Janeiro: 5.473.909 (1991); Salvador: 2.070.296 (1991); Belo Horizonte: 1.529.566 (1991); Brasilia: 1.492.542 (1991); Recife: 1.296.995 (1991); Porto Alegre: 1.237.223 (1991); Manaus: 1.005.634 (1991); Goiania: 912.136 (1991); Curitiba: 841.882 (1991); Belem: 765.476 (1991); Campinas: 748.076 (1991); Fortaleza: 743.335 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika federala, bi ganbara legegilekoa (81 eta 513 kide h.h.).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 26 estatu eta barruti federal bat

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 471.978.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 3.020 $ (1993).

Kanpo-zorra: 86.650.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 36.000.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 43.600.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria % 24,8; produktu kimikoak % 15,1; garraio-ekipamendua % 9,3; petrolioa % 17.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta ekipamendua % 11,9; burdinazko eta altzairuzko produktuak % 10,3; garraio-ekipamendua % 8,7; burdingaia % 5,8; oinetakoak % 5; soia % 4,7; ehunak % 3,6; kafea % 3,3; aluminioa % 2,3; zura eta zurezko produktuak % 2,2; zitrikoak % 2,8.

Baliabide nagusiak: Artoa: 26,5 milioi tona; Arroza: 11,1 milioi tona; Garia: 2 milioi tona; Zitrikoak: 17,8 milioi tona; Soia: 24 milioi tona; Kafea: 1,5 milioi tona; Kakaoa: 397.000 tona; Kotoia: 756.000 tona; Tabakoa: 445.000 tona; Behi-azienda: 137 milioi buru; Txerri-azienda: 33 milioi buru; Petrolioa: 30,7 milioi tona; Elektrizitatea: 202 milioi kWh; Fosfatoak: 2,8 milioi tona; Bauxita: 7 milioi tona; Burdina: 106,7 milioi tona; Urrea: 56,4 tona; Manganesoa: 950.000 tona; Kromoa: 138.000 tona; Altzairua: 26,1 milioi tona; Ibilgailuak: 313.000 unitate; Untziak: 316.000 u.e.g.; Azukrea: 7,4 milioi tona; Kautxua: 273.000 tona; Telebistak: 1,8 milioi unitate.