|
|
Mugak: I-an Filipinak; H-an Indonesia; M-an Singapur eta Malaysia eta E-an Ozeano Barea |
Izen ofiziala: Bruneiko Estatua. Jentilizioa: bruneitar. Populazioa: 291.000 (1995). Azalera (km2): 5.765. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 50,5. Hiriburua: Bandar Seri Begawan (begawandar). Hizkuntza ofiziala: malaysiera. Erlijio ofiziala: islama. Erlijioak: % 67,2 musulman, % 12,8 budista, % 10 kristau, % 10 beste. Moneta: dolar bruneitarra (1$=1,43 dolar bruneitar; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 67,1 malay, % 15,4 txinatar, % 6 bestelako indigena, % 11,5 indiar eta beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 57,7 hiritar, % 42,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 21,2 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,1 (1995).
Heriotza-tasa (milako): 5 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 8 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 69,5 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 72,8 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 34,5; 15-29 bitartean % 28,3; 30-44 bitartean % 24,7; 45-59 bitartean % 8,2; 60-74 bitartean % 3,2; 74tik gora % 1,1.
Analfabetismo-maila (%): 11,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bandar Seri Begawan: 45.867 (1988); Kuala Belait: 21.163 (1991); Seria: 21.082 (1991);
Tutong: 13.049 (1991).
Gobernu-mota: monarkia.
Estatuburua eta Gobernuburua: sultana.
Banaketa administratiboa: 4 barruti.
Barne-produktu gordina: 4.001.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 14.530 $ (1993).
Kanpo-zorra: ez dago.
Inportazioak: 2.601.000.000 $ (1993).
Esportazioak: 2.373.000.000 $ (1993).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 34,4; manufakturak % 27; janari eta abereak % 15,3; orotariko manufakturak % 10,2; produktu kimikoak % 6,7; edariak eta tabakoa % 3,5; lehengaiak % 1,3; erregaiak % 0,9.
Esportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina % 56,1; gas naturala % 43; beste % 0,9.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (arroza), bufalo-haztegiak, arrantza, petrolioa eta gas naturala.