Mugak: I-an Errumania; E-an Itsaso Beltza; H-an Turkia eta Grezia; M-an Serbia eta Mazedonia.

Izen ofiziala: Bulgariako Errepublika.

Jentilizioa: bulgariar.

Populazioa: 8.351.000 (1995).

Azalera (km2): 110.994.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 75,2.

Hiriburua: Sofia (sofiar).

Hizkuntzak: bulgariera (ofiziala), turkiera.

Erlijioak: % 87 ekialdeko eliza ortodoxo, % 12,7 musulman, % 0,3 beste.

Moneta: lev-a (1$=68,17 lev; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 85,8 bulgariar, % 9,7 turkiar, % 3,4 ijito, % 1,1 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 67,8 hiritar, % 32,2 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): -3,8 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,5 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 13,2 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 14 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 68,9 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,3 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 18,1; 15-29 bitartean % 21,2; 30-44 bitartean % 20,7; 45-59 bitartean % 18,9; 60-74 bitartean % 16,5; 74tik gora % 4,6.

Analfabetismo-maila (%): 4,5 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Sofia: 1.113.674 (1993); Plovdiv: 345.205 (1993); Varna: 307.200 (1993); Burgas: 198.439 (1993); Ruse: 170.209 (1993).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (240 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 8 eskualde eta hiriburua.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 9.812.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 1.160 $ (1993).

Kanpo-zorra: 9.770.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 3.900.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 3.800.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: erregai, mineral eta metalak % 35,1; makineria eta ekipamendua % 18,8; produktu kimikoak eta kautxua % 9,5; kontsumo-ondasunak % 5,9.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta ekipamendua % 17; produktu kimikoak eta kautxua % 14,6; kontsumo-ondasunak % 9,4; erregai, mineral eta metalak % 8,6; janari-edariak % 8,5.

Baliabide nagusiak: Garia: 5,4 milioi tona; Artoa: 3 milioi tona; Ardoa: 3,4 milioi hl; Tabakoa: 125.000 tona; Ardi-azienda: 8,6 milioi buru; Txerri-azienda: 4 milioi buru; Lignitoa: 34 milioi tona; Elektrizitatea: 45 milioi kWh; Kobrea: 75.000 tona; Altzairua: 2,8 milioi tona; Kotoia: 80.000 tona.