Mugak: I-an eta M-an Mali; H-an Boli Kosta, Gana, Togo eta Benin; eta E-an Niger. |
Izen ofiziala: Burkina Faso. Jentilizioa: burkinafasoar. Populazioa: 10.324.000 (1995). Azalera (km2): 274.400. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 37,6. Hiriburua: Uagadugu (uagadugutar). Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), mossiera eta mande. Erlijioak: % 44,8 sinesmen tradizionala, % 43 musulman, % 12,2 kristau. Moneta: CFA frankoa (1$=501,49 franko; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 47,9 mossi, % 8,8 mande, % 8,3 peul, % 6,9 lobi, % 6,8 bobo, % 5,3 senufo, % 5,1 grusi, % 4,8 gurma, % 3,3 tuareg, % 2,8 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 25,2 hiritar, % 74,8 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 28,6 (1990-95).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,5 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 18,2 (1990-95).
Haurren heriotza-tasa (milako): 130 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 45,8 urte (1990-95).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 49 urte (1990-95).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 44,9; 15-29 bitartean % 25,8; 30-44 bitartean % 15,2; 45-59 bitartean % 9,1; 60-74 bitartean % 4,2; 74tik gora % 0,8.
Analfabetismo-maila (%): 80,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Uagadugu: 441.514 (1985); Bobo Diulasso: 228.668 (1985); Kudugu: 51.926 (1985); Uahiguya: 38.902 (1985); Banfora: 35.319 (1985).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (107 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 30 probintzia.
Barne-produktu gordina: 2.928.000.000 $ (1994).
Per capita errenta: 300 $ (1993).
Kanpo-zorra: 1.093.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 707.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 276.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 41,5; elikagaiak % 16,1; petrolioaren eratorriak % 7,6; lehengaiak % 5,9.
Esportatutako produktu nagusiak: kotoia % 23,8; urrea % 13,3; abereak % 5,4; larru eta larrukiak % 4,1.
Baliabide nagusiak: Basartoa: 1.000.000 tona; Artatxikia: 687.000 tona; Kakahueteak: 152.000 tona; Kotoia: 80.000 tona; Behi-azienda: 3,1 milioi buru; Ardi- eta ahuntz-azienda: 5,6 milioi buru; Elektrizitatea: 159 milioi kWh.