Mugak: I-an Ruanda; M-an Tanganika lakua eta Zaire; H-an eta E-an Tantzania.

Izen ofiziala: Burundiko Errepublika.

Jentilizioa: burundiar.

Populazioa: 5.936.000 (1995).

Azalera (km2): 27.816.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 213,4.

Hiriburua: Bujumbura (bujumburar).

Hizkuntza ofizialak: rundiera eta frantsesa.

Erlijioak: % 65,1 katoliko, % 18,6 sinesgabe, % 13,8 protestante, % 1,6 musulman, % 0,3 sinesmen tradizional, % 0,6 beste .

Moneta: franko burundiarra (1$=247,4 franko; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 97,4 rundi (% 81,9 hutu eta % 13,5 tutsi); % 2,6 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 7,2 hiritar, % 92,8 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 32 (1991).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,8 (1990-95).

Heriotza-tasa (milako): 15 (1991).

Haurren heriotza-tasa (milako): 102 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 50 urte (1991).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 54 urte (1991).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 46,4; 15-29 bitartean % 25,3; 30-44 bitartean % 15,4; 45-59 bitartean % 7; 60-74 bitartean % 4; 74tik gora % 1,7.

Analfabetismo-maila (%): 64,7 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bujumbura: 236.334 (1990); Gitega: 20.708 (1990); Bururi: 15.816 (1990); Ngozi: 14.511 (1990); Cibitoke: 8.280 (1990).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: behin-behineko gobernua, ganbara legegile bakarrekoa (81 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 15 probintzia.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 1.102.000.000 $ (19931).

Per capita errenta: 180 $ (1993).

Kanpo-zorra: 999.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 224.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 104.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 21,3; elikagaiak % 17,9; petrolioaren eratorriak % 8,2; botikak % 6,4.

Esportatutako produktu nagusiak: kafea % 76,1; tea % 10,2; kotoia % 3,3; larru eta larrukiak % 2,4.

Baliabide nagusiak: Artoa: 150.000 tona; Manioka: 500.000 tona; Bananak: 1.260.000 tona; Kafea: 36.000 tona; Kotoia: 2.000 tona; Behi-azienda: 415.000 buru; Ahuntz-azienda: 798.000 buru; Elektrizitatea: 2 milioi kWh.