![]() |
Izen ofiziala: Cabo Verdeko Errepublika. Jentilizioa: caboverdetar. Populazioa: 392.000 (1995). Azalera (km2): 4.033. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 97,2. Hiriburua: Praia (praiatar). Hizkuntza ofiziala: portugesa. Erlijioak: % 93,2 katoliko; % 6,8 protestante eta beste. Moneta: eskudoa (1$=82,97 eskudo; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 71 mestizo, % 28 beltz, % 1 zuri.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 52,5 hiritar, % 47,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 37,2 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,3 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 9 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 50 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 60,7 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 64,6 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 45; 15-29 bitartean % 27,3; 30-44 bitartean % 11,4; 45-59 bitartean % 7,9; 59tik gora % 8,4.
Analfabetismo-maila (%): 28,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Praia: 61.644 (1990); Mindelo: 47.109 (1990); Sao Felipe: 5.616 (1990).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (79 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 2 irla-talde.
Barne-produktu gordina: 347.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 870 $ (1993).
Kanpo-zorra: 148.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 189.000.000 $ (1993).
Esportazioak: 6.000.000 $ (1993).
Inportatutako produktu nagusiak: janari-edariak % 34,6; garraio-ekipamenduak % 13,3; makineria % 11,4; produktu mineral ez-metalikoak % 10,3; metalezko produktuak % 7,3.
Esportatutako produktu nagusiak: arrainak eta arrainkiak % 62,6; bananak % 11,7.
Baliabide nagusiak: Artoa: 5.000 tona; Manioka: 6.000 tona; Gatza: 22.000 tona; bananak: 10.000 tona; Arrainak: 11.000 tona.