Mugak: I-an eta M-an Ipar itsasoa; E-an Baltiko itsasoa; H-an Alemania. |
Izen ofiziala: Danimarkako Erresuma. Jentilizioa: danimarkar, daniar. Populazioa: 5.187.000 (1995). Azalera (km2): 43.093. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 120,4. Hiriburua: Kopenhage (kopenhagetar). Hizkuntza ofiziala: daniera. Erlijio ofiziala: luteranismo ebanjelikoa. Erlijioak: % 87,7 luterano ebanjeliko, % 1,6 bestelako kristau, % 1,4 musulman, % 9,3 beste. Moneta: koroa danimarkarra (1$=5,55 koroa; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 96,4 danimarkar, % 0,7 turkiar, % 0,5 bestelako eskandinaviar, % 0,2 britainiar, % 0,2 Jugoslavia ohiko biztanle, % 2 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 85,1 hiritar, % 14,9 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 1,6 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,7 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 11,8 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 72,5 urte (1992-93).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 77,8 urte (1992-93).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 17,1; 15-29 bitartean % 21,7; 30-44 bitartean % 21,8; 45-59 bitartean % 19,4; 60-74 bitartean % 13; 74tik gora % 7.
Analfabetismo-maila (%): 0.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Kopenhage: 1.342.679 (1993); Arhus: 204.139 (1992); Odense: 140.886 (1992); Alborg: 114.970 (1992); Frederiksborg: 87.466 (1994).
Gobernu-mota: Estatu parlamentario eta monarkia konstituzionala, ganbara legegile bakarrekoa (179 kide).
Estatuburua: monarka.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 14 konderri eta 2 komuna
Menpeko lurraldeak: Faroe artxipelagoa eta Groenlandia.
Barne-produktu gordina: 137.610.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 26.510 $ (1993).
Zor publikoa: 115.086.080.586 $ (1993).
Inportazioak: 30.540.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 37.168.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 9,1; makineria ez-elektrikoa % 8,1; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 6,2; ibilgailu-ekipamenduak % 6.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria elektriko eta ez-elektrikoa % 23,1; txerrikia % 6; ehun eta jantziak % 4,6; altzariak % 4,4; botikak % 4,1.
Baliabide nagusiak: Garia: 2 milioi tona; Garagarra: 5,4 milioi tona; Behi-azienda: 2,3 milioi buru; Txerri-azienda: 9 milioi buru; Esnea: 4,7 milioi tona; Gazta: 260.000 tona; Okela: 1,5 milioi tona; Arraina: 1,9 milioi tona; Elektrizitatea: 28.000 milioi kWh; Petrolioa: 4,7 milioi tona; Untziak: 315.400 u.e.g..