![]()
Mugak: I-an Kolonbia; E-an eta H-an Peru; M-an Ozeano barea. |
Izen ofiziala: Ekuadorreko Errepublika. Jentilizioa: ekuadortar. Populazioa: 11.460.000 (1995). Azalera (km2): 272.045. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 42,1. Hiriburua: Quito (quitoar). Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala) eta kitxua. Erlijioak: % 93 katoliko, % 7 beste. Moneta: sucrea (1$=2.626 sucre; 1995-X-6). |
Populazioari buruzko datuak |
Talde etniko nagusiak: % 40 amerindiar, % 40 mestizo, % 15 zuri, % 5 beltz .
Populazioaren banaketa lurraldean: % 57,7 hiritar, % 42,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 20,7 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,1 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 5,8 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 50 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 67,5 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 72,6 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 36,4; 15-29 bitartean % 29; 30-44 bitartean % 18,5; 45-59 bitartean % 9,6; 60-74 bitartean % 5; 74tik gora % 1,5.
Analfabetismo-maila (%): 9,9 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Guayaquil: 1.508.844 (1990); Quito: 1.100.847 (1990); Cuenca: 194.981 (1990); Machala: 144.197 (1990); Portoviejo: 132.937 (1990).
Datu politikoak |
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (77 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 4 eskualde.
Ekonomi datuak |
Barne-produktu gordina: 13.217.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 1.170 $ (1993).
Kanpo-zorra: 9.935.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 3.626.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 3.765.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: industriarako lehengaiak % 33,4; industriarako ekipo-ondasunak % 21,9; garraio-ekipamendua % 13,9; kontsumo-ondasunak % 18,7.
Esportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina % 42,3; bananak % 18,5; izkirak % 15,5; petrolioaren eratorriak % 3,3; kafea % 2,7; arrainkiak % 2,3.
Baliabide nagusiak: Bananak: 2.238.000 tona; Kafea: 136.000 tona; Kakaoa: 77.000 tona; Azukrea: 178.000 tona; Behi-azienda: 4 milioi buru; Arrainak: 753.000 tona; Petrolioa: 14,7 milioi tona; Elektrizitatea: 5.300 milioi kWh.