Mugak: I-an Honduras, E-an Honduras eta Fonseca golkoa (Nikaragua); H-an Ozeano Barea; M-an Guatemala.

Izen ofiziala: El Salvadorko Errepublika.

Jentilizioa: salvadortar.

Populazioa: 5.768.000 (1995).

Azalera (km2): 21.041.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 274,1.

Hiriburua: San Salvador (sansalvadortar).

Hizkuntza ofiziala: gaztelania.

Erlijioak: % 75 katoliko, % 25 beste (protestante, mormoi eta Jehovaren lekukoak).

Moneta: colon salvadortarra (1$=8,75 colon; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 89 mestizo (zuri-indiar), % 10 amerindiar, % 1 zuri.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 44,6 hiritar, % 55,4 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 27 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,8 (1994).

Heriotza-tasa (milako): 6 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 46 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 64 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 70 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 40,7; 15-29 bitartean % 30,2; 30-44 bitartean % 14; 45-59 bitartean % 8,9; 60-74 bitartean % 4,9; 74tik gora % 1,3.

Analfabetismo-maila (%): 25,9 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: San Salvador: 422.570 (1992); Soyapango: 251.811 (1992); Santa Ana: 202.337 (1992); San Miguel: 182.817 (1992); Mejicanos: 145.000 (1992).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (84 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 14 departamendu.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 7.233.000.000 (1993).

Per capita errenta: 1.320 $ (1993).

Kanpo-zorra: 1.897.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 1.901.257.000 $ (1993).

Esportazioak: 727.543.000 $ (1993).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta ekipamendua % 17,8; produktu kimikoak % 14,3; janari-edariak % 13,2; garraio-ekipamendua % 12,6.

Esportatutako produktu nagusiak: kafea % 31,1; jantziak % 4,7; botikak % 4,6; azukre gordina % 4,3; papera eta kartoia % 4.

Baliabide nagusiak: Artoa: 589.000 tona; Kafea: 152.000 tona; Kotoia: 40.000 tona; Zitrikoak: 100.000 tona; Azukrea: 235.000 tona; Behi-azienda: 144.000 buru; Elektrizitatea: 1.970 milioi kWh.