Mugak: I-an Arktiar ozeanoa; M-an Norvegia, Finlandia, Estonia, Letonia, Bielorrusia, Ukraina, Itsaso Beltza, Georgia eta Azerbaijan; H-an Kazakhstan, Mongolia, Txina eta Ipar Korea; E-an Ozeano barea.

Izen ofiziala: Errusiako Federazioa.

Jentilizioa: errusiar.

Populazioa: 147.168.000 (1995).

Azalera (km2): 17.075.400.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 8,6.

Hiriburua: Mosku (moskutar).

Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatariera, ukrainera eta txetxeniera.

Erlijioak: sinestunak errusiar ortodoxoak dira gehienbat.

Moneta: errubloa (1$=4.496 errublo; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 85 errusiar, % 3,9 tatariar, % 2,4 ukrainar, % 1,2 txuvash, % 1 bashkir, % 0,7 bielorrusiar, % 0,7 mordov, % 0,6 alemaniar, % 4,5 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 73,1 hiritar, % 26,9 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): -5,1 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,8 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 14,5 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 21 (1993).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 57,7 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 71,1 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 21,9; 15-29 bitartean % 20,4; 30-44 bitartean % 24,8; 45-59 bitartean % 16,3; 60-69 bitartean % 10,1; 69tik gora % 6,5.

Analfabetismo-maila (%): -.

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Mosku: 8.579.200 (1994); Saint Petersburg: 4.320.900 (1994); Nijni-Novgorod: 1.424.600 (1994); Novosibirsk: 1.418.200 (1994); Jekaterinburg: 1.347.000 (1994); Samara: 1.222.500 (1994); Omsk: 1.161.200 (1994); Txeliabinsk: 1.124.500 (1994); Kazan: 1.092.300 (1994); Ufa: 1.091.800 (1994); Perm: 1.086.100 (1994); Rostov-Na-Donu: 1.023.200 (1994).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika federala; bi ganbara legegile (178 eta 450 kide h.h.).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 22 errepublika; Errusiak 49 eskualde, eskualde autonomo bat, 6 lurralde, 2 hiri autonomo eta 10 barruti autonomo ditu

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 349.062.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 2.350 $ (1993).

Kanpo-zorra: 130.800.000.000 $ (1995).

Inportazioak: 28.135.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 49.935.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 35,8; elikagaiak % 29,4; produktu kimikoak % 10,6; oihalak % 7,4; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 4; metalak % 3,7.

Esportatutako produktu nagusiak: erregaiak eta lubrifikatzaileak % 44; metalak % 26,3; produktu kimikoak % 7,7; makineria eta garraio-ekipamendua % 5; zura % 4,2; elikagaiak % 4,2.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, azukre-erremolatxa eta ekilorea), basogintza, abeltzaintza (elur-oreinak), arrantza, meatzaritza (burdina, ikatza, petrolioa, gas naturala, diamanteak, urrea, diamanteak, zinka eta kobrea) eta industria (kimikoa, ehungintza, eraikuntza mekanikoa) .