Mugak: I-an Polonia; H-an Hungaria eta Austria; E-an Ukraina; M-an Txekiar Errepublika.

Izen ofiziala: Eslovakiako Errepublika.

Jentilizioa: eslovakiar.

Populazioa: 5.355.000 (1995).

Azalera (km2): 49.036.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 109,2.

Hiriburua: Bratislava (bratislavar).

Hizkuntzak: eslovakiera (ofiziala), hungariera, ukrainera eta errumaniera.

Erlijioak: % 60,3 katoliko, % 9,7 sinesgabe eta ateo, % 7,9 protestante, % 3,4 ortodoxo greko, % 0,7 ekialdeko ortodoxo, % 18 beste.

Moneta: koroa eslovakiarra (1$=29,6 koroa; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 85,7 eslovakiar, % 10,7 hungariar, % 1,5 ijito, % 1,1 txekiar, % 0,3 ruteniar, % 0,3 ukrainar, % 0,1 alemaniar, % 0,3 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 58,3 hiritar, % 41,7 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 4 (1993).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,9 (1992).

Heriotza-tasa (milako): 10,1 (1993).

Haurren heriotza-tasa (milako): 12 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 66,6 urte (1992).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,4 urte (1992).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 24,1; 15-29 bitartean % 23,1; 30-44 bitartean % 23; 45-59 bitartean % 14,8; 60-74 bitartean % 11,4; 74tik gora % 3,6.

Analfabetismo-maila (%): 0.

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bratislava: 448.785 (1994); Kosice: 238.886 (1994); Presov: 90.963 (1994); Nitra: 86.679 (1994); Banska Bystrica: 84.575 (1994).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (150 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 4 eskualde.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 10.156.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 1.900 $ (1993).

Kanpo-zorra: 2.059.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 5.041.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 4.624.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 29,2; petrolioa eta eratorriak % 21,1; lehengai landuak % 15; produktu kimikoak % 11,3; lehengaiak % 9.

Esportatutako produktu nagusiak: lehengai landuak % 38,8; makineria eta garraio-ekipamendua % 19,4; manufakturak % 13,4; produktu kimikoak % 12; janari-edariak eta tabakoa % 5,5.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, azukre-erremolatxa, patata, tabakoa, ekilorea), abeltzaintza, basozaintza, industria (kimikoa, metalurgia eta zentral hidroelektrikoak) eta turismoa.