Mugak: I-an Austria; H-an Kroazia; E-an Hungaria eta Kroazia; M-an Italia eta Adriatiko itsasoa. |
Izen ofiziala: Esloveniako Errepublika. Jentilizioa: esloveniar. Populazioa: 1.971.000 (1995). Azalera (km2): 20.256. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 97,3. Hiriburua: Ljubljana (ljubljanar). Hizkuntzak: esloveniera (ofiziala) eta kroaziera. Erlijioak: % 83,6 katoliko, % 16,4 beste. Moneta: tolar-a (1$=122,93 tolar; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: esloveniar % 87,8, % 2,8 kroaziar, serbiar % 2,4, bosniar % 1,4, magiar % 0,4, beste % 5,2.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 62,7 hiritar, % 37,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): milako 0,1 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,3 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 10 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 8 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 69,4 urte (1992-93).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 77,3 urte (1992-93).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 19,1; 15-29 bitartean % 22,3; 30-44 bitartean % 23,8; 45-59 bitartean % 17,7; 60-74 bitartean % 13; 74tik gora % 4,1.
Analfabetismo-maila (%): 0,8.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Ljubljana: 276.133 (1991); Maribor: 108.122 (1991); Celje: 41.279 (1991); Kranj: 37.318 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika; bi ganbara legegile (40 eta 90 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 62 barruti.
Barne-produktu gordina: 12.576.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 6.310 $ (1993).
Kanpo-zorra: -.
Inportazioak: 7.248.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 6.807.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 30,4; oinarrizko manufakturak % 12,1; produktu kimikoak % 11,4; erregaiak % 10,7; elikagaiak % 7,7.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 27,5; oinarrizko manufakturak % 25,6; produktu kimikoak % 9,1; erregaiak % 5,1; elikagaiak % 4,6.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (zerealak, patatak eta frutak), abeltzaintza (txerriak, behiak eta ardiak), basogintza eta zorupeko baliabideak (ikatza, beruna, zinka, bauxita eta merkurioa). Turismoa..