Mugak: I-an Bizkaiko itsasoa, Frantzia eta Andorra; E-an Mediterranio itsasoa; H-an Mediterranio itsasoa eta Atlantiar ozeanoa; M-an Portugal eta Atlantiar ozeanoa. |
Izen ofiziala: Espainiako Erresuma. Jentilizioa: espainol, espainiar. Populazioa: 39.188.000 (1995). Azalera (km2): 505.990. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 77,5. Hiriburua: Madril (madrildar). Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala), euskara, katalana, galiziera. Erlijioak: % 94,9 katoliko, % 1,2 musulman, % 0,5 protestante, % 3,4 beste . Moneta: pezeta (1$=123,75 pezeta; 1995-X-6). |
Talde etnolinguistiko nagusiak: % 72,3 espainol, % 16,3 katalan, % 8,1 gailego, % 2,3 euskaldun, % 1 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 78,4 hiritar, % 21,6 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 1,1 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,2 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 8,6 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 73,2 urte (1995).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 81,1 urte (1995).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 16,5; 15-29 bitartean % 24,5; 30-44 bitartean % 21,7; 45-59 bitartean % 16,6; 60-69 bitartean % 10,5; 69tik gora % 10,2.
Analfabetismo-maila (%): 14,6 (10 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Madril: 3.200.000 (1993); Bartzelona: 1.755.000 (1993); Valentzia: 785.000 (1993); Sevilla: 654.000 (1993); Zaragoza: 601.000 (1993); Málaga: 538.000 (1993).
Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (255 eta 350 kide h.h.).
Estatuburua: monarka.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 17 komunitate autonomo
Barne-produktu gordina: 534.056.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 14.230 $ (1993).
Kanpo-zorra: 257.000.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 83.000.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 63.000.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: nekazal produktuak % 11,6; makineria % 11; erregaiak % 11; garraio-ekipamendua % 8,1.
Esportatutako produktu nagusiak: garraio-ekipamendua % 21,1; nekazal produktuak % 14,9; makineria % 7,7.
Baliabide nagusiak: Artoa: 5,5 milioi tona; Garagarra: 9,3 milioi tona; Zitrikoak: 4,7 milioi tona; Ardoa: 30 milioi hl; Oliba-olioa: 466.000 tona; Behi-azienda: 23,8 milioi buru; Txerri-azienda: 10,5 milioi buru; Arrainak: 1,4 milioi tona; Harrikatza: 19,2 milioi tona; Elektrizitatea: 146.000 milioi kWh; Altzairua: 12,5 milioi tona; Ibilgailuak: 1.402.000 unitate; Aluminioa: 352.000 tona; Ehun sintetikoak: 276.000 tona; Plastikoak: 1,1 milioi tona.