Mugak: I-an Finlandiako golkoa; H-an Letonia; M-an Baltiko itsasoa; E-an Errusia.

Izen ofiziala: Estoniako Errepublika.

Jentilizioa: estoniar.

Populazioa: 1.487.000 (1995).

Azalera (km2): 45.227.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 32,8.

Hiriburua: Tallinn (tallinndar).

Hizkuntzak: estoniera (ofiziala) eta errusiera.

Erlijioak: sinestunak luterano ebanjelikoak dira gehienbat.

Moneta: koroa estoniarra (1$=11,41 koroa; 1995-X-6). 

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 61,5 estoniar, % 30,3 errusiar, % 3,1 ukrainar, % 1,8 bielorrusiar, % 1,1 finlandiar, % 2,2 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 72,8 hiritar, % 27,2 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): -5,2 (1993).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,4 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 14,7 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 16 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 65 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 21,1; 15-29 bitartean % 20,9; 30-44 bitartean % 21,8; 45-59 bitartean % 17,8; 60-74 bitartean % 13,6; 74tik gora % 4,8.

Analfabetismo-maila (%): 0,3 (1990).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tallinn: 442.679 (1994); Tartu: 105.844 (1994); Narva: 79.094 (1994); Kohtla-Jarve: 72.659 (1994); Parnu: 51.963 (1994).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (101 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 15 barruti.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 1.663.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 1.100 $ (1993).

Kanpo-zorra: 85.800.000 $ (1993).

Inportazioak: 1.123.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 894.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria elektrikoa eta ez-elektrikoa % 20,8; produktu mineralak % 13,2; garraio-ekipamenduak % 9,9; oihalak eta jantziak % 9,9; elikagaiak % 9,5.

Esportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 20,8; oihalak eta jantziak % 13,4; makineria elektrikoa eta ez-elektrikoa % 10,5; zura eta zurezko produktuak % 9,4; garraio-ekipamenduak % 8,5.

Baliabide nagusiak: Zorupeko baliabide naturalak (eskisto betunduna eta fosfatoak), nekazaritza (patatak, zerealak eta azukre-erremolatxa), abeltzaintza (behia- eta txerri-aziendak), basogintza eta arrantza..