Mugak: I-an Eritrea; M-an Sudan; H-an Kenya eta Somalia; E-an Djibuti eta Somalia.

Izen ofiziala: Etiopia.

Jentilizioa: etiopiar.

Populazioa: 55.050.000 (1995).

Azalera (km2): 1.133.882.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 48,6.

Hiriburua: Addis Abeba (addisabebar).

Hizkuntzak: amharera (ofiziala), oromoera, tigrera, somaliera, eta beste hainbat hizkuntza kusita.

Erlijioak: % 52,5 etiopiar ortodoxo, % 31,4 musulman, % 11,4 sinesmen tradizionala, % 4,5 beste kristau, % 0,2 beste.

Moneta: birr-a (1$=5,8 birr; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 37,7 amhara, % 35,3 galla, % 8,6 tigrinya, % 3,3 gurage, % 5,1 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 11,5 hiritar, % 88,5 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 30,5 (1990-95).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 7 (1990-95).

Heriotza-tasa (milako): 18 (1990-95).

Haurren heriotza-tasa (milako): 119 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 45,9 urte (1990-95).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 49,1 urte (1990-95).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 46,5; 15-29 bitartean % 22,8; 30-44 bitartean % 15,6; 45-59 bitartean % 8,9; 60-74 bitartean % 4,5; 74tik gora % 1,7.

Analfabetismo-maila (%): 64,5 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Addis Abeba: 1.673.060 (1988); Dire Dawa: 117.734 (1988); Gonder: 95.000 (1988); Nazret: 90.975 (1988).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: errepublika federala; bi ganbara legegile (117 eta 548 kide h.h.).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 25 eskualde eta 4 eskualde autonomo.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 5.329.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 100 $ (1993).

Kanpo-zorra: 4.530.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 374.000.000 $ (1993).

Esportazioak: 167.000.000 $ (1993).

Inportatutako produktu nagusiak: petrolioa eta eratorriak % 22,7; makineria % 19,3; janari eta abereak % 13,7; ibilgailuak % 11,1; metalezko produktuak % 4,7; produktu kimikoak % 3,7; botikak % 3,6; oihalak % 3,6.

Esportatutako produktu nagusiak: kafea % 67,1; larrukia % 16,8; petrolioaren eratorriak % 3,8.

Baliabide nagusiak: Artoa: 1,6 milioi tona; Artatxikia: 1 milioi tona; Kafea: 200.000 tona; Behi-azienda: 28,9 milioi buru; Ardi-azienda: 24 milioi buru; Elektrizitatea: 722 milioi kWh.