Izen ofiziala: Fijiko Errepublika Subirano Demokratikoa. Jentilizioa: fijiar. Populazioa: 791.000 (1995). Azalera (km2): 18.274. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 43,2. Hiriburua: Suva (suvatar). Hizkuntzak: ingelesa (ofiziala) eta hindia. Erlijioak: % 52,9 kristau, % 38,1 hindu, % 7,8 musulman, % 0,7 sikh, % 0,5 beste. Moneta: dolar fijiarra (1$=1,41 dolar fijiar; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 50,4 fijiar, % 44,2 indiar, % 5,4 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 40,4 hiritar, % 59,6 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 19,5 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,9 (1995).
Heriotza-tasa (milako): 5,4 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 23 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 70 urte (1995).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 74 urte (1995).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 37,3; 15-29 bitartean % 28,5; 30-44 bitartean % 18,7; 45-59 bitartean % 10; 60-74 bitartean % 4,1; 74tik gora % 1,4.
Analfabetismo-maila (%): 8,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Suva: 69.665 (1986); Lautoka: 28.728 (1986); Lami: 8.601 (1986); Nadi: 7.679 (1986); Ba: 6.518 (1986).
Gobernu-mota: errepublika; bi ganbara legegile (34 eta 70 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 4 eskualde.
Barne-produktu gordina: 1.626.000.000 $ (1994).
Per capita errenta: 2.140 $ (1994).
Kanpo-zorra: 330.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 645.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 481.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 31,2; manufakturak % 23,1; janari-edariak eta tabakoa % 13,7; erregaiak % 11,3; orotariko kontsumo-manufakturak % 9,8; produktu kimikoak % 7,4.
Esportatutako produktu nagusiak: azukrea % 38,4; urrea % 9,5; arraina % 6; zura % 4,7; melaza % 2,1; koko-olioa % 0,6.
Baliabide nagusiak: Azukre-kanabera: 4.064.000 tona; Arroza: 18.019 tona; Kopra: 8.407; Jengibrea: 4.627 tona; Behi-azienda: 334.000 buru; Zura: 501.542 m3; Arrainak: 31.399 tona; Urrea: 3.440 k ; Zilarra: 1.386 k;.