Izen ofiziala: Filipinetako Errepublika.

Jentilizioa: filipinar.

Populazioa: 70.011.000 (1995).

Azalera (km2): 300.076.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 233,3.

Hiriburua: Manila (manilar).

Hizkuntzak: tagalera eta ingelesa (ofizialak), eta gaztelania.

Erlijioak: % 82,9 katoliko, % 8,3 protestante, % 4,6 musulman, % 2,6 aglipayan (Filipinetako eliza independenteko kideak), % 1,6 beste.

Moneta: peso filipinarra (1$=25,89 peso; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 27,9 tagalo, % 24,3 cebuano, % 9,8 ilocano, % 9,3 hiligaynon ilongo, % 5,8 bicol, % 22,9 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 53,1 hiritar, % 46,9 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): milako 23 (1995).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 3,8 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 9 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 44 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 66 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 69 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 38,2; 15-29 bitartean % 28,6; 30-44 bitartean % 18,3; 45-59 bitartean % 9,4; 60-74 bitartean % 4,4; 74tik gora % 1,1.

Analfabetismo-maila (%): 6,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Manila: 1.894.667 (1991); Quezon City: 1.627.890 (1991); Davao: 867.779 (1991); Cebu: 641.042 (1991); Caloocan: 629.473 (1991); Zamboanga: 453.214 (1991).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (24 eta 204 kide h.h.).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 13 eskualde eta 2 eskualde autonomo.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 54.593.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 830 $ (1993).

Kanpo-zorra: 27.471.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 22.392.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 13.128.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 33,5; oinarrizko manufakturak % 13,9; produktu kimikoak % 9,7; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 9,5; janari eta abereak % 6,7; nekazal produktuak % 4,3.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 21,6; janari eta abereak % 9,9; jantziak eta osagarriak % 6,7; oinarrizko manufakturak % 6,5; animali eta landare-koipe eta olioak % 3,6; nekazal produktuak % 3.

Baliabide nagusiak: Artoa: 3,5 milioi tona; Arroza: 9 milioi tona; Kopra: 1,8 milioi tona; Kafea: 155.000 tona; Azukrea: 1,5 milioi tona; Arrainak: 2 milioi tona; Kobrea: 127.000 tona; Kromoa: 90.000 tona; Urrea: 35 tona; Elektrizitatea: 26.000 milioi kWh.