Mugak: I-an Norvegia; M-an Suedia, Norvegia eta Botniako golkoa; H-an Baltiko itsasoa; E-an Errusia.

Izen ofiziala: Finlandiako Errepublika.

Jentilizioa: finlandiar.

Populazioa: 5.101.000 (1995).

Azalera (km2): 338.145.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 15,1.

Hiriburua: Helsinki (helsinkiar).

Hizkuntza ofizialak: suomiera, suediera.

Erlijio ofiziala: ez dago (eliza luterotar ebanjelikoak eta ortodoxoak trataera berezia dute).

Erlijioak: % 85,9 luterotar ebanjeliko, % 1,1 finlandiar (greko) ortodoxo, % 12 sinesgabe, % 1 beste.

Moneta: marko finlandiarra (1$=4,31 marko; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 93 finlandiar, % 5,8 suediar, % 1,2 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 62,8 hiritar, % 37,2 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): milako 3,6 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,8 (1994).

Heriotza-tasa (milako): 9,4 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 5 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 71,7 urte (1992).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 79,4 urte (1992).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 19,1; 15-29 bitartean % 19,4; 30-44 bitartean % 23,1; 45-59 bitartean % 19,5; 60-74 bitartean % 13,2; 74tik gora % 5,7.

Analfabetismo-maila (%): 0.

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Helsinki: 515.765 ( 874.553 aldiriak barne) (1994); Espoo: 186.507 (1994); Tampere: 179.251 (1994);

Turku: 162.370 (1994).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (200 kide).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 11 probintzia eta probintzia autonomo bat.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 95.900.000.000 $ (1994).

Per capita errenta: 16.327 $ (1994).

Zor publikoa: 37.951.434.878 $ (1992).

Inportazioak: 23.275.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 29.692.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: lehengaiak % 54,8; kontsumo-ondasunak % 20,5; erregaiak % 9,7.

Esportatutako produktu nagusiak: metalezko produktuak eta makineria % 36,1; papera eta eratorriak % 26,8; produktu kimikoak % 10,2.

Baliabide nagusiak: Zura: 41,8 milioi m3;Garagarra: 1,7 milioi tona; Behi-azienda: 1,5 milioi buru; Elektrizitatea: 50.000 milioi kWh; Kromoa: 161.000 tona; Altzairua: 2,9 milioi tona; Untziak: 210.000 u.e.g.; Papera: 1,1 milioi tona.