Mugak: IE-an Belgika eta Luxemburg; IM-an Atlantiar Ozeanoa eta Ipar itsasoa; H-an Espainia, Andorra eta Mediterranio itsasoa; E-an Alemania, Suitza eta Italia; M-an Atlantiar Ozeanoa.

Izen ofiziala: Frantziako Errepublika.

Jentilizioa: frantses, frantziar.

Populazioa: 58.172.000 (1995).

Azalera (km2): 543.965.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 106,9.

Hiriburua: Paris (paristar).

Hizkuntzak: frantsesa (ofiziala), bretoiera, katalana, korsikera, okzitaniera, euskara, alsaziera, flandesera.

Erlijioak: % 76,4 katoliko, % 3,7 beste kristau, % 3,4 ateo, % 3 musulman, % 13,5 beste.

Moneta: libera (1$=5,01 libera; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 93,6 frantses (horietako % 6,5 okzitanieraz, alsazieraz, bretoieraz, katalanez, euskaraz edo korsikeraz ere mintzatzen dira), % 2,5 arabieraz, % 3,9 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 73 hiritar, % 27 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 3,3 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,6 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 9 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1993).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 73,1 urte (1991-93).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 81,3 urte (1991-93).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 19,8; 15-29 bitartean % 21,7; 30-44 bitartean % 22,4; 45-59 bitartean % 16,4; 60-74 bitartean % 13,6; 74tik gora % 6,1.

Analfabetismo-maila (%): 1,2 (1980).

Hiri nagusien biztanle-kopurua (aldiriak barne): Paris: 2.152.423 (9.060.257) (1990); Marseilla: 800.550 (1.231.082) (1990); Lyon: 415.487 (1.262.223) (1990); Tolosa: 358.688 (608.430) (1990); Niza: 342.439 (475.507) (1990); Estrasburgo: 252.338 (338.483) (1990); Nantes: 244.995 (492.255) (1990); Bordele: 210.336 (685.456) (1990); Montpellier: 207.996 (236.788) (1990).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: errepublika; bi ganbara legegile (321 eta 577 kide h.h.).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 22 eskualde

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 1.317.950.000 $ (1994).

Per capita errenta: 22.760 $ (1994).

Kanpo-zorra: 420.100.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 228.600.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 233.500.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 41,2; nekazal produktuak % 12,3; produktu kimikoak % 8,1; erregaiak % 7,7.

Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 45,4; nekazal produktuak % 15,5; produktu kimikoak % 8,1; botikak % 6,2.

Baliabide nagusiak: Garia: 32 milioi tona; Artoa: 13 milioi tona; Azukrea: 4 milioi tona; Ardoa: 59 milioi hl; Behi-azienda: 22 milioi buru; Txerri-azienda: 12 milioi buru; Okela: 5,4 milioi tona; Arrainak: 870.000 tona; Harrikatza: 11,4 milioi tona; Petrolioa: 3,7 milioi tona; Gas naturala: 3.000 milioi m3; Uranioa: 3.300 tona; Elektrizitatea: 406.000 milioi kWh; Bauxita: 546.000 tona; Aluminioa: 335.000 tona; Burdina: 2,9 milioi tona; Altzairua: 19,1 milioi tona; Ibilgailuak: 3.224.000 unitate; Kautxu sintetikoa: 391.000 tona; Plastikoak: 2,8 milioi tona; Telebistak: 2 milioi aparatu.