Mugak: I-an, H-an eta E-an Senegal eta M-an Atlantiar Ozeanoa.

Izen ofiziala: Gambiako Errepublika.

Jentilizioa: gambiar.

Populazioa: 1.115.000 (1995).

Azalera (km2): 10.689.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 104,3.

Hiriburua: Banjul (banjuldar).

Hizkuntzak: ingelesa (ofiziala), malinkera, peulera eta beste zeinbait hizkuntza nigerokongoar.

Erlijioak: % 95 musulman, % 4 kristau, % 1 sinesmen tradizionala eta beste.

Moneta: dalasi-a (1$=9,65 dalasi; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 34,1 malinke, % 16,2 peul, % 12,6 uolof, % 9,2 diola, % 7,7 soninke, % 20,2 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 24,9 hiritar, % 75,1 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 24,7 (1990-95).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,1 (1990-95).

Heriotza-tasa (milako): 19,4 (1990-95).

Haurren heriotza-tasa (milako): 132 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 43,4 urte (1990-95).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 46,6 urte (1990-95).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 43,8; 15-29 bitartean % 27,7; 30-44 bitartean % 15,1; 45-59 bitartean % 6,8; 60-74 bitartean % 3,5; 75tik gora % 1,4.

Analfabetismo-maila (%): 61,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Serekunda: 102.600 (1986); Banjul: 42.326 (1986); Brikama: 24.300 (1986); Bakau: 23.600 (1986); Farafenni: 10.168 (1983).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: erregimen militarra.

Estatuburua eta Gobernuburua: indar armatuetako burua.

Banaketa administratiboa: 6 probintzia eta hiri bat.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 372.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 360 $ (1993).

Kanpo-zorra: 386.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 209.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 35.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 29,1; makineria eta garraio-ekipamendua % 23,2; oinarrizko manufakturak % 19,8; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 5,9; produktu kimikoak % 5,2.

Esportatutako produktu nagusiak: elikagaiak % 53,5; berresportazioa % 46,5.

Baliabide nagusiak: Kakahueteak: 130.000 tona; Artatxikia: 35.000 tona; Arroza: 35.000 tona;

Behi-azienda: 350.000 buru; Arrainak: 120.000 tona.