Mugak: I-an Errusia; H-an Turkia eta Armenia; M-an Itsaso Beltza; E-an Azerbaijan. |
Izen ofiziala: Georgiako errepublika. Jentilizioa: georgiar. Populazioa: 5.514.000 (1995). Azalera (km2): 69.700. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 79,2. Hiriburua: Tbilisi (tbilistar). Hizkuntzak: georgiera (ofiziala), errusiera, armeniera eta azerbaijanera. Erlijioak: sinestunetan % 65 georgiar ortodoxo, % 11 musulman, % 10 errusiar ortodoxo, % 8 armeniar ortodoxo. Moneta: lari-a (1$=1,30 lari; 1995-X-4). |
Talde etniko nagusiak: % 70,1 georgiar, % 8,1 armeniar, % 6,3 errusiar, % 5,7 azerbaijandar, % 3 osetiar, % 1,9 greko, % 1,8 abkhaziar, % 3,1 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 58,5 hiritar, % 41,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 8,6 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,5 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 10,1 (1990).
Haurren heriotza-tasa (milako): 19 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 68,9 urte (1991).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 76,5 urte (1991).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 24,8; 15-29 bitartean % 24,1; 30-44 bitartean % 19,2; 45-59 bitartean % 17,5; 60-74 bitartean % 10,8; 74tik gora % 3,6.
Analfabetismo-maila (%): 1 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tbilisi: 1.270.000 (1993); Kutaisi: 240.000 (1993); Rustavi: 158.000 (1993);
Batumi: 137.000 (1993); Sukhumi: 112.000 (1993).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (223 kide).
Estatuburua: parlamentuko burua.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 2 errepublika autonomo, eskualde autonomo bat eta errepublikaren menpeko 10 eskualde.
Barne-produktu gordina: 3.055.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 560 $ (1993).
Kanpo-zorra: 1.000.000.000 $ (1994).
Inportazioak: 702.000.000 $ (1993).
Esportazioak: 362.000.000 $ (1993).
Inportatutako produktu nagusiak: erregaiak % 52,9; elikagaiak % 14,1; energia % 11; industri produktu ez-metalurgikoak % 8,9; makineria % 4,3.
Esportatutako produktu nagusiak: burdinazko metalak % 48,4; elikagaiak % 19,1; makineria % 16,9; industri produktu ez-metalurgikoak % 7,6; produktu kimikoak % 3,4.
Baliabide nagusiak: Nekazaritza (arroza, artoa, zuhainak, barazkiak, mahastiak, zerealak eta zitrikoak), abeltzaintza (ardiak eta behiak) eta meatzaritza (manganesoa eta ikatza).