Mugak: I-an Burkina Faso; M-an Bolikosta; H-an Gineako golkoa; E-an Togo.

Izen ofiziala: Ghanako Errepublika.

Jentilizioa: ghanatar.

Populazioa: 16.472.000 (1995).

Azalera (km2): 238.533.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 69,1.

Hiriburua: Akkra (akkratar).

Hizkuntzak: ingelesa (ofiziala) eta kwa taldeko hainbat hizkuntza nigerokongoar.

Erlijioak: % 62,6 kristau (% 27,9 protestante, % 18,7 katoliko, % 16 beste), % 21,4 sinesmen tradizionala, % 15,7 musulman, % 0,3 beste.

Moneta: cedi-a (1$=1,315 cedi; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 52,4 akan, % 15,8 mossi, % 11,9 ewe, % 7,8 ga-adangme, % 3,3 gurmantxe, % 1,3 yoruba, % 7,5 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 35,8 hiritar, % 64,2 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 30 (1990-95).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 5,9 (1990-95).

Heriotza-tasa (milako): 11,7 (1990-95).

Haurren heriotza-tasa (milako): 81 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 53,3 urte (1993).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57,2 urte (1993).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 46,8; 15-29 bitartean % 26,2; 30-44 bitartean % 14,4; 45-59 bitartean % 8; 60-74 bitartean % 3,8; 74tik gora % 0,8.

Analfabetismo-maila (%): 49,6 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Akkra: 949.100 (1988); Kumasi: 385.200 (1988); Tamale: 151.100 (1988); Tema: 110.000 (1988); Sekondi Takoradi: 103.600 (1988).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (200 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 10 eskualde.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 6.992.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 430 $ (1993).

Kanpo-zorra: 4.590.000.000 $ (1994).

Inportazioak: 1.793.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 1.219.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 28,1; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 14; produktu kimikoak % 12; janari eta abereak % 5,2; edariak eta tabakoa % 0,4.

Esportatutako produktu nagusiak: urrea % 44,7; janari eta abereak % 26,3; zura % 13,5; elektrizitatea % 4,6; industriarako diamanteak % 1,7.

Baliabide nagusiak: Nekazaritza (kakaoa, artoa, manioka, batata eta artatxikia) eta zorupeko baliabideen ustiapena (urrea, diamantea, bauxita eta manganesoa).