Mugak: I-an Albania, Mazedonia, Bulgaria eta Turkia; E-an Egeo itsasoa; H-an Mediterranio itsasoa; M-an Joniar itsasoa. |
Izen ofiziala: Errepublika Helenikoa. Jentilizioa: greko, greziar. Populazioa: 10.493.000 (1995). Azalera (km2): 131.957. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 79,5. Hiriburua: Atenas (atenastar). Hizkuntzak: grekoa (ofiziala), turkiera, albaniera eta bulgariera. Erlijio ofiziala: Ekialdeko eliza ortodoxoa. Erlijioak: % 98,1 kristau (% 97,6 ortodoxo,% 0,4 katoliko, % 0,1 protestante), % 1,5 musulman, % 0,4 beste. Moneta: drakma (1$=234,67 drakma; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 95,5 greko, % 1,5 mazedoniar, % 0,9 turkiar, % 0,6 albaniar, % 1,5 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 64,7 hiritar, % 35,3 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 0,5 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,4 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 9,3 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 10 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 74,6 urte (1990).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 79,8 urte (1990).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 17,8; 15-29 bitartean % 22,5; 30-44 bitartean % 20,5; 45-59 bitartean % 18,2; 60-74 bitartean % 14,9; 74tik gora % 6,1.
Analfabetismo-maila (%): 4,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Atenas: 772.072 (1991); Salonika: 383.967 (1991); Pireo: 182.671 (1991); Patras: 152.570 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (300 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 13 eskualde.
Barne-produktu gordina: 76.679.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 7.390 $ (1993).
Kanpo-zorra: 16.193.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 21.939.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 8.943.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 35,2; janari-edariak eta tabakoa % 11,2; produktu kimikoak % 11; petrolio gordina % 7,6.
Esportatutako produktu nagusiak: janari-edariak eta tabakoa % 29,6; jantziak % 21; petrolioaren eratorriak % 7,7; oihalak % 5,1; burdina eta altzairua % 2,8.
Baliabide nagusiak: Garia: 2 milioi tona; Kotoia: 245.000 tona; Oliba-olioa: 300.000 tona; Zitrikoak: 1,1 milioi tona; Tabakoa: 1,1 milioi tona; Ardoa: 4,9 milioi hl; Ardi-azienda: 10,3 milioi buru; Lignitoa: 49,7 milioi tona; Elektrizitatea: 34.300 milioi kWh; Bauxita: 2,5 milioi tona; Aluminioa: 148.300 tona; Merkatal untziak: 21,9 milioi u.e.g..