Izen ofiziala: Haitiko Errepublika.

Jentilizioa: haitiar.

Populazioa: 6.589.000 (1995).

Azalera (km2): 27.700.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 237,8.

Hiriburua: Port-au-Prince (portauprincetar).

Hizkuntza ofizialak: haitiko kreolera eta frantsesa.

Erlijio ofiziala: ez dago (katolizismoak trataera berezia du).

Erlijioak: % 80,3 katoliko (% 80-ak budua praktikatzen du), % 15,8 protestante (% 9,7 baptista, % 3,6 mendekostear), % 1,2 sinesgabe, % 2,7 beste.

Moneta: gourde-a (1$=19,00 gourde; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 95 beltz, % 4,9 mulato, % 0,1 zuri.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 30,9 hiritar, % 69,1 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 21 (1994).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,7 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 19 (1994).

Haurren heriotza-tasa (milako): 86 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 43 urte (1994).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 47 urte (1994).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 40,2; 15-29 bitartean % 27,3; 30-44 bitartean % 17; 45-59 bitartean % 9,5; 60-74 bitartean % 4,8; 74tik gora % 1,2.

Analfabetismo-maila (%): % 47 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Port-au-Prince: 752.600 (1.255.078 aldirietako Carrefour eta Delmas barne hartuta); Cap-Haitien: 92.122 (1992); Gonaives: 63.291.

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika; bi ganbara legegile (27 eta 83 kide h.h.).

Estatuburua: lehendakaria.

Gobernuburua: lehen ministroa.

Banaketa administratiboa: 9 departamendu.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 2.479.000.000 $ (1992).

Per capita errenta: 370 $ (1992).

Kanpo-zorra: 625.900.000 $ (1992).

Inportazioak: 285.300.000 $ (1993-94).

Esportazioak: 80.900.000 $ (1993-94).

Inportatutako produktu nagusiak: janari eta abereak % 20,7; erregaiak % 17,1; oinarrizko manufakturak % 16,3; produktu kimikoak % 12,9.

Esportatutako produktu nagusiak: manufakturak % 68,5; kafea % 9; egurrezko eta harizko eskulanak % 7,4; lurringintzarako olioak % 4,9; landare-zuntzak % 2,7.

Baliabide nagusiak: Kafea: 31.000 tona; Azukre-kanabera: 2,2 milioi tona; Banana: 230.000 tona;

Manioka: 217.000 tona; Artoa: 145.000 tona; Arroza: 103.000 tona;

Behi-azienda: 1.545.000 buru; Bauxita: 880.000 tona; Elektrizitatea: 420 milioi kWh.