Mugak: I-an eta M-an Ipar itsasoa; H-an Belgika; E-an Alemania. |
Izen ofiziala: Herbehereetako Erresuma. Jentilizioa: nederlandar, herbeheretar. Populazioa: 15.487.000 (1995). Azalera (km2): 41.526. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 372,9. Hiriburua: Amsterdam (amsterdamdar). Hizkuntza ofiziala: nederlandera. Erlijioak: % 32 katoliko, % 15 eliza erreformatu nederlandar, % 7 kalbindar, % 3,7 musulman, % 2,3 beste, % 40 sinesgabe. Moneta: florin nederlandarra (1$=1,60 florin; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak nazionalitatearen arabera: % 94,9 nederlandar, % 1,3 turkiar, % 1,1 marokoar, % 0,3 alemaniar, % 2,4 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 88,9 hiritar, % 11,1 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 4 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,6 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 8,7 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 74 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 80 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 18,4; 15-29 bitartean % 22,4; 30-44 bitartean % 23,8; 45-59 bitartean % 17,8; 60-74 bitartean % 12,1; 74tik gora % 5,5.
Analfabetismo-maila (%): 0.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Amsterdam: 724.096 (1994); Rotterdam: 598.521 (1994); Haga: 445.279 (1994); Utrecht: 234.106 (1994); Eindhoven: 196.130 (1994).
Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (75 eta 150 kide h.h.).
Estatuburua: monarka.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 12 probintzia
Menpeko lurraldeak: Antilla Nederlandarrak eta Aruba irla.
Barne-produktu gordina: 328.500.000.000 $ (1994).
Per capita errenta: 18.252 $ (1994).
Kanpo-zorra: 195.935.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 115.633.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 131.141.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 28,5; janari-edariak eta tabakoa % 11,7; produktu kimikoak % 10,7; erregaiak % 8,8.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 23,6; janari-edariak eta tabakoa % 19,4; produktu kimikoak % 15; erregaiak % 8,5; metala eta metalezko produktuak % 2; oihalak % 1,7.
Baliabide nagusiak: Garia: 827.000 tona; Patata: 6,7 milioi tona; Azukrea: 1,1 milioi tona; Arrainak: 399.000 tona; Behi-azienda: 4,5 milioi buru; Esnea: 11,3 milioi tona; Gazta: 559.000 tona; Txerri-azienda: 14 milioi buru; Okela: 2,6 milioi tona; Petrolioa: 4,2 milioi tona; Gas naturala: 66.000 milioi m3