Mugak: I-an Karibe itsasoa; M-an Guatemala; H-an El Salvador, Ozeano Barea eta Nikaragua; E-an Karibe itsasoa eta Nikaragua.

Izen ofiziala: Hondurasko Errepublika.

Jentilizioa: hondurastar.

Populazioa: 5.512.000 (1995).

Azalera (km2): 112.088.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 49,1.

Hiriburua: Tegucigalpa (tegucigalpar).

Hizkuntzak: gaztelania (ofiziala) eta hainbat hizkuntza amerindiar.

Erlijioak: % 85 katoliko, % 10 protestante (gehienbat fundamentalista, moraviar eta metodista), % 5 beste.

Moneta: lempira (1$=9,47 lempira; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etniko nagusiak: % 89,9 mestizo, % 6,7 amerindiar, % 2,1 beltz, % 1,3 zuri.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 43,2 hiritar, % 56,8 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 29,4 (1993).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 4,9 (1993).

Heriotza-tasa (milako): 6,4 (1993).

Haurren heriotza-tasa (milako): 43 (1990-95).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 64,8 urte (1993).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 69,2 urte (1993).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 44,6; 15-29 bitartean % 28,3; 30-44 bitartean % 14,4; 45-59 bitartean % 7,8; 60-74 bitartean % 3,9; 74tik gora % 1.

Analfabetismo-maila (%): 26,9 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Tegucigalpa: 738.500 (1993); San Pedro Sula: 353.800 (1993); La Ceiba: 82.900 (1993); El Progreso: 77.300 (1993); Choluteca: 69.400 (1993).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (128 kide).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: 18 departamendu.

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 3.220.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 580 $ (1993).

Kanpo-zorra: 3.479.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 1.059.000.000 $ (1994).

Esportazioak: 876.000.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: produktu kimikoak % 16,5; makineria elektrikoa % 15,9; erregaiak % 15,7; garraio-ekipamendua % 10,4; metalak % 7,6; plastiko eta erretxinak % 7,4.

Esportatutako produktu nagusiak: bananak % 28,3; izkira eta otarrainak % 16,5; kafea % 15,3; arrain izoztua % 4,8; berun eta zinka % 3,4.

Baliabide nagusiak: Artoa: 505.000 tona; Banana: 1.030.000 tona; Kafea: 90.000 tona; Zura: 5,6 milioi m3; Behi-azienda: 2,8 milioi buru; Elektrizitatea: 1.700 milioi kWh.