Mugak: I-an Eslovakia eta Ukraina; M-an Austria; H-an Eslovenia, Kroazia eta Serbia; E-an Errumania. |
Izen ofiziala: Hungariako Errepublika. Jentilizioa: hungariar. Populazioa: 10.231.000 (1995). Azalera (km2): 93.033. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 109,9. Hiriburua: Budapest (budapestar). Hizkuntzak: hungariera (ofiziala), errumaniera eta alemana. Erlijioak: % 92,9 kristau (% 67,8 katoliko, % 25,1 protestante), % 4,8 ateo eta sinesgabe, % 2,3 beste. Moneta: forint-a (1$=131,49 forint; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak nazionalitatearen arabera: % 92 magiar, % 3 ijito, % 1 alemaniar, % 1 eslovakiar, % 1 judu, % 2 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 63,2 hiritar, % 36,8 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): -3 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 1,7 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 14,3 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 15 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 64,5 urte (1993).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 73,8 urte (1993).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 18,6; 15-29 bitartean % 22; 30-44 bitartean % 21,9; 45-59 bitartean % 18,2; 60-74 bitartean % 14,6; 74tik gora % 4,7.
Analfabetismo-maila (%): 0,8 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Budapest: 1.995.696 (1994); Debrecen: 217.706 (1994); Miskolc: 189.655 (1994); Szeged: 178.878 (1994); Pecs: 172.177 (1994).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (394 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 19 departamendu eta hiriburua.
Barne-produktu gordina: 34.254.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 3.330 $ (1993).
Kanpo-zorra: 21.535.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 9.484.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 9.224.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: industriarako ondasunak % 33,4; makineria eta garraio-ekipamendua % 26,9; industriarako kontsumo-ondasunak % 21,2; erregaiak eta energia elektrikoa % 12,6; janari eta abereak % 5,9.
Esportatutako produktu nagusiak: industriarako ondasunak % 36,4; industriarako kontsumo-ondasunak % 25,2; janari eta abereak % 21,4; makineria eta garraio-ekipamendua % 13,9; erregaiak eta energia elektrikoa % 3,4.
Baliabide nagusiak: Garia: 6,5 milioi tona; Artoa: 6,9 milioi tona; Ardoa: 4,5 milioi hl; Behi-azienda: 2 milioi buru; Ardi-azienda: 3 milioi buru; Lignitoa: 17,9 milioi tona; Gas naturala: 6.300 milioi m3; Elektrizitatea: 29.500 milioi kWh; Bauxita: 2,6 milioi tona; Aluminioa: 75.000 tona; Altzairua: 3,3 milioi tona.