Izen ofiziala: Indonesiako Errepublika.

Jentilizioa: indonesiar.

Populazioa: 195.283.000 (1995).

Azalera (km2): 1.919.317.

Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 101,7.

Hiriburua: Jakarta (jakartar).

Hizkuntzak: indonesiera (ofiziala) eta bertako 200 bat hizkuntza eta dialekto.

Erlijio ofiziala: monoteismoa.

Erlijioak: % 87,2 musulman, % 9,6 kristau (% 3,6 katoliko) % 1,8 hindu, % 1 budista, % 0,4 beste.

Moneta: errupia indonesiarra (1$=2,268 errupia; 1995-X-6).

Populazioari buruzko datuak

Talde etnolinguistiko nagusiak: % 39,4 javatar, % 15,8 sundatar, % 12,1 indonesiar, % 4,3 madurar, % 28,4 beste.

Populazioaren banaketa lurraldean: % 34,4 hiritar, % 65,6 landatar.

Urteko hazkunde-tasa (milako): 15 (1995).

Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,7 (1995).

Heriotza-tasa (milako): 8 (1995).

Haurren heriotza-tasa (milako): 58 (1993).

Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 62 urte (1995).

Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 65 urte (1995).

Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 36,5; 15-29 bitartean % 28,3; 30-44 bitartean % 18,1; 45-59 bitartean % 10,7; 60-74 bitartean % 5,3; 74tik gora % 1,1.

Analfabetismo-maila (%): 16,2 (15 urtetik gorako populazioarekiko).

Hiri nagusien biztanle-kopurua: Jakarta: 8.259.266 (1990); Surabaya: 2.421.016 (1990); Bandung: 2.026.893 (1990); Medan: 1.685.972 (1990); Semarang: 1.005.316 (1990).

 Datu politikoak

Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (500 eta 1.000 kide h.h.).

Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.

Banaketa administratiboa: hiri bat, 24 probintzia eta 2 barruti autonomo berezi

Ekonomi datuak

Barne-produktu gordina: 136.620.000.000 $ (1993).

Per capita errenta: 730 $ (1993).

Kanpo-zorra: 52.451.000.000 $ (1993).

Inportazioak: 28.327.800.000 $ (1994).

Esportazioak: 36.823.900.000 $ (1994).

Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 42,9; produktu kimikoak % 14,3; lehengaiak % 8,6; erregaiak % 7,6.

Esportatutako produktu nagusiak: petrolio gordina % 13; gas naturala % 11,9; oholak % 11,6; jantziak % 9,4; kautxua % 2,9.

Baliabide nagusiak: Arroza: 43,5 milioi tona; Kakahueteak: 594.000 tona; Tabakoa: 120.000 tona; Kafea: 390.000 tona; Tea: 135.000 tona; Palma-olioa: 1 milioi tona; Zura: 128 milioi m3