Mugak: I-an Turkia; M-an Jordania eta Siria; H-an Kuwait eta Saudi Arabia; HE-an Pertsiar golkoa; E-an Iran. |
Izen ofiziala: Irakeko Errepublika. Jentilizioa: irakiar. Populazioa: 20.413.000 (1995). Azalera (km2): 435.052. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 47. Hiriburua: Bagdad (bagdadar). Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), kurduera eta azerbaijanera. Erlijio ofiziala: islama. Erlijioak: % 62,5 musulman xii, % 34,5 musulman sunni, % 2,7 kristau, % 0,3 beste. Moneta: dinar irakiarra (1$=2.600 dinar; 1995-X-12). |
Talde etniko nagusiak: % 77,1 arabiar, % 19 kurdu, % 1,7 azerbaijandar, % 0,8 asiriar, % 1,4 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 74,1 hiritar, % 25,9 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 37 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 6,7 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 7 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 58 (1988).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 46 urte (1991).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 57 urte (1991).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 44,6; 15-29 bitartean % 29,3; 30-44 bitartean % 14; 45-59 bitartean % 7; 60-74 bitartean % 3,8; 74tik gora % 1,3.
Analfabetismo-maila (%): 42 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Bagdad: 4.044.000 (1987); Basora: 961.073 (1987); As-Sulaimanijah: 951.723 (1987); Irbil: 770.439 (1987); Mosul: 664.221 (1987).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (250 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 15 probintzia eta 3 eskualde autonomo kurdu.
Barne-produktu gordina: 17.000.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 3.500 $ (1993).
Kanpo-zorra: 109.000.000.000 $ (1991).
Inportazioak: 5.100.000.000 $ (1993).
Esportazioak: 9.500.000.000 $ (1993).
Inportatutako produktu nagusiak: nekazal produktuak % 18,6, arrainak % 2,3, zehaztu gabeak % 79,1 .
Esportatutako produktu nagusiak: petrolio eta eratorriak % 97,8, nekazal produktuak % 2,2.
Baliabide nagusiak: Garia: 800.000 tona; Datilak: 375.000 tona; Behi-azienda: 1,6 milioi buru; Ardi-azienda: 9,5 milioi buru; Petrolioa: 139.000 milioi tona; Elektrizitatea: 10.000 milioi kWh.