Mugak: I-an Armenia, Azerbaijan, Turkmenistan eta Kaspiar itsasoa; M-an Turkia, Irak eta Pertsiar golkoa; H-an Omango golkoa eta Ormuzeko itsasartea. |
Izen ofiziala: Irango Islamdar Errepublika. Jentilizioa: irandar. Populazioa: 61.271.000 (1995). Azalera (km2): 1.638.057. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 37,4. Hiriburua: Teheran (teherandar). Hizkuntzak: persiera (ofiziala), azerbaijanera eta kurduera. Erlijio ofiziala: islama. Erlijioak: % 99,1 musulman (% 93,4 xii, % 5,7 sunni), % 0,1 kristau, % 0,1 judu, % 0,8 beste. Moneta: rial irandarra (1$=3.000 rial; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 45,6 persiar, % 16,8 azerbaijandar, % 9,1 kurdu, % 5,3 gilaki, % 4,3 luri, % 3,6 mazandarani, % 2,3 balutxi, % 2,2 arabiar, % 10,8 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 58,5 hiritar, % 41,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 34,9 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 5,5 (1993).
Heriotza-tasa (milako): 8 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 36 (1992).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 65 urte (1994).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 67 urte (1994).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 44,3; 15-29 bitartean % 26,6; 30-44 bitartean % 15,1; 45-59 bitartean % 8,2; 60-74 bitartean % 4,8; 74tik gora % 0,8.
Analfabetismo-maila (%): 31,4 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Teheran: 6.475.527 (1991); Mashhad: 1.759.155 (1991); Isfahan: 1.127.030 (1991); Tabriz: 1.088.985 (1991); Shiraz: 965.117 (1991); Ahvaz: 724.653 (1991); Gom: 681.253 (1991).
Gobernu-mota: islamdar errepublika unitarioa, ganbara legegile bakarrekoa (270 kide).
Estatuburua eta Gobernuburua: lehendakaria.
Banaketa administratiboa: 24 probintzia.
Barne-produktu gordina: 130.910.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 4.670 $ (1993).
Kanpo-zorra: 8.880.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 19.287.000.000 $ (1993-94).
Esportazioak: 18.080.000.000 $ (1993-94).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria ez-elektrikoa % 28,9; burdina eta altzairua % 13,5; garraio-ekipamendua % 12,9.
Esportatutako produktu nagusiak: petrolio eta gas naturala % 79,3; alfonbrak % 7,7; pistatxak % 2,4; burdina eta altzairua % 2,2; kobrea % 0,8.
Baliabide nagusiak: Garia: 5,8 milioi tona; Arroza: 1,6 milioi tona; Kotoia: 122.000 tona; Tea: 40.000 tona; Behi-azienda: 8 milioi buru; Ardi-azienda: 34 milioi buru; Petrolioa: 144 milioi tona; Gas naturala: 9.000 milioi m3; Elektrizitatea: 22.200 milioi kWh; Altzairua: 1,3 milioi tona.