Izen ofiziala: Irlanda, Eire. Jentilizioa: irlandar, eiretar. Populazioa: 3.590.000 (1995). Azalera (km2): 70.285. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 51,1. Hiriburua: Dublin (dublindar). Hizkuntza ofizialak: irlandera eta ingelesa. Erlijioak: % 91,6 katoliko, % 2,3 Irlandako eliza, % 0,4 presbiteriano, % 5,7 beste. Moneta: libra irlandarra (1$=0,621 libra; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 93,7 bertan jaiotakoak, % 3,6 ingeles eta galestar, % 2,7 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 57,4 hiritar, % 42,6 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 5 (1993).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,1 (1990-95).
Heriotza-tasa (milako): 8,9 (1993).
Haurren heriotza-tasa (milako): 7 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 71 urte (1985-87).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 76,7 urte (1985-87).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 26,7; 15-29 bitartean % 24,1; 30-44 bitartean % 20,2;
45-59 bitartean % 13,8; 60-74 bitartean % 10,6; 74tik gora % 4,6.
Analfabetismo-maila (%): 0.
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Dublin: 477.675 (1991); Cork: 127.024 (1991); Limerick: 52.040 (1991); Galway: 50.842 (1991); Waterford: 40.345 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika unitarioa; bi ganbara legegile (60 eta 166 kide h.h.).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 4 probintzia.
Barne-produktu gordina: 1.013.600.000.000 $ (1994).
Per capita errenta: 18.036 $ (1994).
Kanpo-zorra: 41.603.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 226.560.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 203.880.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 36,9; produktu kimikoak % 12,3; manufakturak % 11,6; elikagaiak % 8,3; petrolio eta eratorriak % 4,8; lehengaiak % 2,2; edariak eta tabakoa % 1,3.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria eta garraio-ekipamendua % 28,9; elikagaiak % 19,6; produktu kimikoak % 19,2; manufakturak % 5,8.
Baliabide nagusiak: Garia: 500.000 tona; Garagarra: 1.470.000 tona; Patatak: 700.000 tona; Behi-azienda: 5,6 milioi buru; Ardi-azienda: 5 milioi buru; Txerri-azienda: 960.000 buru; Elektrizitatea: 14.000 milioi kWh.