Mugak: I-an Libano; M-an Mediterranioa eta Egipto; H-an Akabako golkoa; E-an Jordania eta Siria. |
Izen ofiziala: Israelgo Estatua. Jentilizioa: israeldar. Populazioa: 5.386.000 (1995). Azalera (km2): 20.700. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 260,2. Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar). Hizkuntza: hebreera eta arabiera (ofizialak), jidish, errusiera eta errumaniera. Erlijioak: % 81,4 judu, % 13,9 musulman (gehienbat sunni), % 2,7 kristau, % 2 druso eta beste. Moneta: shekel berria (1$=3,01 shekel; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 81,4 judu, % 18,6 arabiar eta beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 90,5 hiritar, % 9,5 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 15 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,9 (1994).
Heriotza-tasa (milako): 6,2 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 9 (1990).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 75,1 urte (1992).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 78,5 urte (1992).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 30,2; 15-29 bitartean % 25; 30-44 bitartean % 20; 45-59 bitartean % 12,3; 60-74 bitartean % 8,9; 74tik gora % 3,8.
Analfabetismo-maila (%): 6,2 (15 urtetik gorako populazioarekiko).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Jerusalem: 567.100 (1991); Tel Aviv-Jafo: 357.400 (1991); Haifa: 246.500 (1991); Holon: 162.800 (1991); Petah Tikua: 151.100 (1991).
Gobernu-mota: alderdi anitzeko errepublika, ganbara legegile bakarrekoa (120 kide).
Estatuburua: lehendakaria.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 6 barruti.
Barne-produktu gordina: 72.667.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 13.760 $ (1993).
Kanpo-zorra: 54.742.000.000 $ (1992).
Inportazioak: 24.900.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 16.400.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: ekipo-ondasunak % 17,9; diamanteak % 16,6; kontsumo-ondasunak % 13; erregaiak eta lubrifikatzaileak % 7,1.
Esportatutako produktu nagusiak: makineria % 30,8; diamante landuak % 22,1; produktu kimikoak % 14,4; oihalak % 6,2; janari-edariak eta tabakoa % 5; kautxua eta plastikoa % 3,2.
Baliabide nagusiak: Zitrikoak: 1,1 milioi tona; Kotoia: 40.000 tona; Fosfatoak: 2,7 milioi tona; Potasa: 1,5 milioi tona; Elektrizitatea: 20.300 milioikWh.