Izen ofiziala: Jamaika. Jentilizioa: jamaikar. Populazioa: 2.520.000 (1995). Azalera (km2): 10.991. Biztanle-dentsitatea (bizt./km2): 229,3. Hiriburua: Kingston (kingstondar). Hizkuntza ofiziala: ingelesa. Erlijioak: % 55,9 protestante (% 18,4 jainkoaren eliza, % 10 bataiatzaile, % 7,1 anglikano, % 6,9 zazpigarren eguneko adbentista, % 5,2 mendekostear), % 5 katoliko, % 17,7 sinesgabe edo ateo, % 11,2 zehaztugabe, % 10,2 beste (% 5 rastafari). Moneta: dolar jamaikarra (1$=35,75 dolar; 1995-X-6). |
Talde etniko nagusiak: % 74,7 beltz, % 12,8 mulato, % 12,5 beste.
Populazioaren banaketa lurraldean: % 53,2 hiritar, % 46,8 landatar.
Urteko hazkunde-tasa (milako): 18,3 (1994).
Ugaltze-tasa (jaiotze-kopurua ugal-adinean dagoen emakumeko): 2,6 (1992).
Heriotza-tasa (milako): 5,4 (1994).
Haurren heriotza-tasa (milako): 14 (1990-95).
Bizi-itxaropena gizonezkoetan: 71,4 urte (1900-95).
Bizi-itxaropena emakumezkoetan: 75,8 urte (1900-95).
Populazioaren banaketa adin-tarteka: 15 urtetik behera % 31,6; 15-29 bitartean % 29,8; 30-44 bitartean % 18,7; 45-59 bitartean % 9,7; 59tik gora % 10,2.
Analfabetismo-maila (%): 15 (1995).
Hiri nagusien biztanle-kopurua: Kingston: 103.771 (1991); Spanish Town: 92.383 (1991); Portmore: 90.138 (1991); Montego Bay: 83.446 (1991); May Pen: 46.785 (1991).
Gobernu-mota: monarkia konstituzionala; bi ganbara legegile (21 eta 60 kide h.h.).
Estatuburua: Britainia Handiko monarka, gobernadore nagusiak ordezkatua.
Gobernuburua: lehen ministroa.
Banaketa administratiboa: 14 probintzia.
Barne-produktu gordina: 3.927.000.000 $ (1993).
Per capita errenta: 1.190 $ (1993).
Kanpo-zorra: 3.604.000.000 $ (1993).
Inportazioak: 2.131.000.000 $ (1994).
Esportazioak: 1.161.000.000 $ (1994).
Inportatutako produktu nagusiak: lehengaiak % 62,6; ekipo-ondasunak % 16,6; kontsumo-ondasunak % 20,8.
Esportatutako produktu nagusiak: alumina % 44,1; bauxita % 5,9; azukre gordina % 5,6; bananak % 3,7; rona % 1,7; kafea % 1,3.
Baliabide nagusiak: Azukrea: 203.000 tona; Bananak: 28.000 tona; Zitrikoak: 85.000 tona; Bauxita: 9,3 milioi tona; Alumina: 2,2 milioi tona; Elektrizitatea: 1.600 milioi kWh.